Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoako EAJk konpromisoa hartu du administrazioa egokitzeko hiritarrekin harreman zuzena izateko
Markel Olano, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak esan du, garai berriak eskatzen duela etorkizuneko politika publikoak egiteko beste modu bat izateko eta, horretarako, garrantzitsuena dela hiritarrak entzutea.
Gipuzkoako EAJ-PNVk lan-jardunaldia egin du gaur goizean IdeiaGunean herritarren parte-hartzeari buruz. Horretarako, The Gobernance International erakundearen ordezkari eta herritarren partaidetzan aditu Elke Löffler gonbidatu dute. Lan-jardunaldian parte hartu dute jeltzaleen Diputatu Nagusigai Markel Olanok, Donostiako alkategai Eneko Goiak eta bi hautagaitzetako pertsonek.
The Gobernance International erakundearen herritarren partaidetzan aditu Elke Löffler-ek azpimarratu du, oso garrantzitsua dela erakundeen eta herritarren arteko elkarlana proiektuak egiteko, izan ere, administrazio publikoen, profesionalen eta herritarren artean baliabideen, gaitasunen eta ekarpenen erabilera hobea egiten da eta, horrenbestez, emaitza hobeak lortuko dira eta politika publikoen eraginkortasuna hobetuko da.
Horren harira, EAJ-PNVren Diputatu Nagusigai Markel Olanok konpromisoa hartu du, administrazioa egokitzeko herritarrekin harreman zuzena izateko. Olanoren iritziz, garai berriak eskatzen du etorkizuneko politika publikoak egiteko beste modu bat izateko eta, horretarako, lehenik, garrantzitsuena da herritarrak entzutea, hain zuzen ere, herritarrekin etengabeko harremana izatea, elkarrekin politika publikoak egiteko.
Era berean, hautagai jeltzaleak honakoa gaineratu du: Gipuzkoarrak oso aktiboak dira eta Gipuzkoak elkarte asko ditu, eta horiek guztiak mantendu behar ditugu eta, gainera, harremana sendotu behar dugu. Hortaz, Markel Olanok adierazi du, herritarrekin eta elkarteekin harremana izateko dugun gaitasunak ezarriko duela politika egiteko modu berria. Hori dela eta, hautagai jeltzaleak konpromisoa hartu du, herritarrei gerturatzeko eta herritarrekin harreman zuzena izateko, bere iritziak entzuteko eta politika publikoetan parte hartzeko. Horrenbestez, Olanok esan du, politika publikoen diseinua eta plangintza izateaz gain, garrantzitsua ere badela herritarrekin hitz egitea eta bere iritziak jakitea.
Ekimen nagusienak
Olanok, halaber, hurrengo legealdian herritarren parte-hartzea eta gobernu ona bermatzeko bost konpromiso aipatu ditu: Lehena, agenda publiko gardena ezartzea, betiere, herritarrei ordezkari publikook egiten ari garenari buruzko informazio zuzena emanda. Bigarrena, urtero egutegia egiteko konpromisoa, legealdian egingo diren kontsulta eta parte-hartze prozesu nagusiei buruz. Hirugarrena, kudeaketa plan gardena eta egutegia egiteko konpromisoa, politika publikoak egiteko. Laugarrena, egindakoaren berri emateko Guztion Gipuzkoa hiru hilean behingo txostena egitea. Eta bosgarrena, Foru Aldundiaren giza baliabideak legealdirako kudeaketa planaren arabera egituratzea eta antolatzea.
Azkenik, hona hemen EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiaren hitzak: Esandakoaren giltzarria konfiantza izatea da. Beraz, berreskuratu behar dugu herritarren konfiantza erakundeetan eta kudeatzaileetan.Eta, horretarako, ezinbestekoa da herritarrengandik gertu egotea eta herritarrak entzutea, herritarren eta erakundeen arteko harremana kalitatezkoa izateko. Eta kalitatezko harremanak lortzeko eta guztion artean beste errealitate publiko bat egiteko, aitorpena eta errespetua funtsezkoak dira.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


