Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/21

Markel Olanok lehenetsi du enpresei laguntzea enplegua sortzeko.

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak esan du, hurrengo legealdian, orain ez bezala, - non eta ezker abertzaleak etengabe ezetz esan dion ekonomia sustatzeko plangintzak egiteari – ekonomiaren garapenak lehentasuna izango duela.
Markel Olano

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok Lazkao bisitatu du gaur arratsaldean. Bertan, Lazkaoko alkategai Felix Urkolari eta EAJ-PNVren hautagai-zerrendari babesa eman die eta Goierriko herriaren egoera ezagutu du, hain zuzen ere, eskualde guztia bezala industria-jarduera handia duen herria. Horren harira, Olanok azpimarratu du, Gipuzkoa lurralde industriala dela eta enpresek sortzen dutela enpleguaren %85. Baina aitzitik, krisiak industria kaltetu du eta, ondorioz, pertsonen bizi kalitateak behera egin du. Hori dela eta, EAJ-PNVren ustez, hurrengo legealdian lehenetsi behar da enpresei laguntzea enplegua sortzeko.

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak honakoa gaineratu du: “Gipuzkoan enpresek gizarte-funtzioa dute, ezinbesteko tresna dira aberastasuna eta ongizatea sortzeko. Gainera, baldin eta Gipuzkoa lehiakorra bada, eskualdeetan industria orekatua duelako da eta, horri esker, krisiari hobeto aurre egin izan dio”.

Hortaz, Markel Olanok adierazi du: “Administrazio publikoa elkarlanean aritu behar da industriarekin eta, horretarako, ezinbestekoa da estrategia orokor bat izatea, hain zuzen ere, esportatzeko gaitasuna duten enpresak eta enpresa ertain eta txiki laguntzaileak kontuan hartzen dituen estrategia orokor bat, izan ere, enpresa guztien arteko elkarlana ezinbestekoa da”. Olanoren iritziz, hori izan da Ezker Abertzalearen akatsik larriena: “Ezker Abertzaleak enpresei buruzko aurreiritzi ideologikoak ditu eta, ondorioz, ez du estrategia orokorrik garatu, eta horrek Gipuzkoa kaletetu du.

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak gaineratu du: “Azken lau urteotan Bilduren aginteko Foru Aldundiak erabaki du ekonomia ez sustatzea, beraz, hurrengo legealdian EAJ-PNVk ekonomiaren sustapena lehenetsiko du”. Horrenbestez, Markel Olanok Ezker Abertzalearen eta EAJ-PNVren ekonomia-ereduak alderatu ditu: “Agerian gelditu da Ezker Abertzalea oso urrun egon dela enpresari zein langileengandik, izan ere, ez du horiekin hitz egin eta, gainera, ekonomia sustatzeko aurrekontu-sailak heren bat murriztu ditu eta etengabe ezetz esan dio enpresei laguntzeko plangintza egiteari. Eredu horri aurre egiteko, EAJ-PNVk segidako konpromisoa hartu du, hain zuzen ere, Gipuzkoa osoarentzat den segidako konpromisoa: Gipuzkoako enpresen lehiakortasunaren alde egitea, enplegua, aberastasuna eta gizarte-ongizatea sortzeko baliabide bezala”.

Azkenik, Olanok enpresen lehiakortasuna erraztuko duen ekosistema sortzearen alde egin du, hain zuzen ere, langileek parte hartuko duten ekosistema: “Izan ere, baldin eta elkarlanean aritzen bagara Gipuzkoan segidako industria garatuko dugu: modernoa, teknologian aurreratua, nazioartetzeko gaintasuna duena eta gizarte- zein ekonomia-inguruarekin konpromiso handia duena”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...