Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/17

Hautagaitza berritua bestelako Bergara eraikitzeko borondatearekin

Juanje Alberdi zerrendaburuak, taldearen ilusioa eta beste modu batera gobernatzeko duten konpromisoa nabarmendu ditu, bergarar guztien borondatea errespetatuz. Gure lehentasuna pertsonak izango dira. Hautagaitza jeltzalea ekonomiaren etengabeko gainbeherari amaiera emateko grinaz aurkezten da, galdutako denbora berreskuratu eta Bergara hazi araztekoa.
Bergarako hautagaitza

Bergarako EAJ-PNVk datozen maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen hautagai zerrendaren aurkezpena egin du. Juanje Alberdik, EAJ-PNVren alkatetzarako hautagaiak, ezagutzera eman ditu bere taldea osatuko duten kideen izenak, profil eta jatorri ezberdineko gizon eta emakume bergararrez osatua dagoena. “Bergara eta bergarraren alde lanean aritzeko konpromezua eta ilusioa partekatzen ditugu denok eta gure herria beste modu batera gobernatzeko borondatea ere bai, inposaketatik urrunduz”; “Bergarak behar duen aldaketaren lidergoa hartzeko gaitasuna duen taldea” adierazi du. “Jakintza alor anitzeko talde gisa aurkezten gara, afiliatu eta independentez osaturiko jende multzo prestatua, kudeaketan eskarmentu haundia dugularik alor ezberdinetan, industrian, zerbitzuetan, merkataritzan, gizarte zerbitzuetan, hezkuntzan, kulturan, bakegintzan… eta sentimendu bera dugu denok, posible da Bestelako Bergara eta eraikitzera goaz” nabarmendu du Alberdik.

Bere mintzaldian, Bergarako alkatetzarako hautagaia Juanje Alberdik nabarmendu du bere lehentasuna izango dela Bergara pairatzen ari den ekonomiaren etengabeko gainbeherari aurre egitea, non industrian eta zerbitzuetan lanpostuen galera jarraia izan den. “Gogor lan egingo dugu joera hau apurtzeko eta hau izango da gure jardunaren ardatz nagusia”. “Ekintzaileak izango gara foro guztietan eta baita beste erakundeekiko harremanetan ere, galdutako denbora berreskuratzeko eta Bergara herri erakargarrian bihurtzeko, zentzu guztietan. Elementu dinamizatzaileetara eta beharrezko zerbitzuetara bideratuko ditugu baliabideak, erdigunean aparkaleku publikoa sortu eta iraganean hartutako okerreko erabakiak zuzenduko ditugu 5º edukiontzia ezarriz, beti ere gehiengoa errespetatuz. Udala berreskuratu nahi dugu eta administrazio garden, eraginkor eta gertukoan bihurtu, herritarrei, pertsonei eta kultur eta gizarte eragileei, dendariei, enpresei eta auzoei eskainitako zerbitzu-ematea hobetuz eta bakoitzaren beharretan lagunduz guztiei. Egungo egoerarekin bukatu nahi dugu, non udala modu esponentzialean hasten ari den, bergararrak ekonomiaren gainbehera pairatzen ari diren bitartean. Hauek izango dira datozen lau urteetan gure udal kudeaketa oinarrituko dugun printzipioak” azaldu du Juanje Alberdik.

Aurreko zortzi urteei erreparatuta, Alberdik balorazio txiki bat ere egin du esanez “Ezker Abertzalearen kudeaketa beraien interesen aldeko jardunean oinarritu da, bergararrei bizkarra emanda eta erabaki alderdikoiei lehentasuna emanez. Ezker Abertzaleak, EAJ-PNVren garaitik jasotako proiektuez gain ez da gai izan Bergarari etorkizun oparoa eskainiko dioten proiektu berritzailerik aurkezteko”.

Bergarako alkatetzarako hautagaiak, Juanje Alberdik, adierazi du “EAJ-PNV lantzen ari den proiektuak helburu garbia daukala: ekonomia oparorik gabe, industria sendorik gabe, merkataritza sektore dinamikorik gabe, ezin ditugu zerbitzu onak eta gure bizitza kalitatea mantendu. Lehentasuna garbia da: Bergara indarberritzea. Eta era berean, “gure proiektuan ehundaka bergararrek egindako ekarpenak aztertzen eta jasotzen ari gara, abian jarri genuen parte hartze kanpaina oinarri hartuta, etxe guztietara bidali zen galdetegiaren bidez”.

Bukatzeko, Juanje Alberdik aipatu du “Datozen udal hauteskundeetara irabazteko asmoarekin aurkezten gara, Ezker Abertzalearen benetako alternatiba bakarra gara eta uste dugu Bergarari beste norabide bat emateko garaia dela”.

GBBko presidente den Joseba Egibar Bergarako aurkezpenean izan da hautagaitzari bere babesa emanez eta zera adierazi du “garbi dago Bergaran gobernatzeko eta herria eraikitzeko bi eredu ezberdin daudela, Ezker Abertzalearena, inposaketa eta gizartearen kontrolean oinarritzen dena, edota EAJ-PNVrena, Bergara eta Gipuzkoa hazi arazteko arduraz gobernatzen duena”. Inposaketarik gabe, bergarar eta gipuzkoar guztiak errespetatuz, EAJ-PNVrena etorkizuna duen proiektua da, kaudimenduna, eta oso garrantzitsua da bergararrek oso garbi izatea zein eredu defendatzen duten. Bergararentzat berebizikoa den erabakia hartzeko unean gaude”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube