Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/15

EAJ-PNk hautagaitza berriztua aurzketu du Oñatik beharrezkoa duen bultzada emateko

Miren Elgarresta zerrendaburuak nabarmendu ditu taldearen ilusioa, Oñati eta oñatiarren alde lan egiteko gogoa eta herriak behar duen aldaketaren buru izateko eta kudeaketarako gaitasuna. Hautagaitza jeltzalea galdutako denbora berreskuratzeko eta Oñati hazi arazteko gogoekin aurkezten da.
Oñatiko hautagaitza

Oñatiko EAJ-PNVk ezagutzera eman ditu datorren maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko duten hautagai taldea. Miren Elgarresta, EAJ-PNVren zerrendaburuak eman ditu aditzera bere taldeko izen guztiak, profil ezberdinetako gizon eta emakumez osaturiko taldea, ilusioz eta lan egiteko gogoz beteak, eta batez ere Oñatiren alde lan egiteko konpromezua dutenak. “Oñatik behar duen aldaketaren lidergoa hartzeko gaitasuna duen lan-taldea” adierazi du. “emakume eta gizonez osaturiko 20ko taldea da, afiliatuak eta independenteak, lizentziadunak, etxeko andreak, doktoreak, peritoak, erretiratuak edo autonomoak. Gaitasun haundiko taldea da, bakoitzak bere sektorean eskarmentu haundia duelarik” nabarmendu du Elgarrestak.

Bere mintzaldian, Oñatiko alkatetzarako hautagai jeltzalea den Miren Elgarrestak, bere taldearen lehentasuna ekonomia krisi luze honi aurre egitea izango dela azpimarratu du eta hauxe izango dela bere gobernu jardunean lehentasuna adierazi du. “Galdutako denbora berreskuratu nahi dugu, EAJk 32 urtetan zehar udal kudeaketan erakutsitako estiloa eta efikazia errekuperatu. Horretarako, gobernu onaren kodea geure egingo dugu, gardentasuna, herritarrengan gertutasuna, entzuteko gaitasuna, gestio eraginkorra eta denontzat, oñatiar guztiontzat, inposiziorik gabe, gobernatzea izango dira gure jarduna inspiratuko duten printzipioak” esan du Miren Elgarrestak.

Elgarrestak legealdi honetako balorazio txiki bat ere egin du eta aipatu duenez “Bilduren esperimentua ez da oñatiar guztien gustukoa izan. Ez ditu guztien itxaropenak edota espektatibak asebete. Lau urte hauetan batzuentzat soilik gobernatu du Oñatin. EAJ-PNV alderdiak abiarazita utzitako proiektuak garatzeaz gain, Bilduren aldetik ez da beste proiektu berritzailerik edota eraginkorrik sustatu oñatiarren beharrei erantzuteko”.

Bukatzeko, EAJ-PNVren alkatetzarako hautagaiak esan duenez “hauteskundeak irabazi eta Oñatik behar eta oñatiar askok nahi duten gobernu aldaketa eragitera gatoz; helburu garbi batekin, herritarrengan ilusioa berpiztu eta gure herriak betidanik izan duen sendotasuna eta erakargarritasuna berreskuratzea; baina batez ere Oñati  proiektu berri eta eraginkorrekin hazi arazi nahi dugu, aberastasuna eta ongizate maila mantendu edota hobetuko duten proiektuen bitartez”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube