Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk zezen plaza aisialdirako gune gisa egunero erabiltzeko aukera planteatu du
Eva Juezek espazio degradatuak berreskuratzeko eta erabilera publikoa emateko esku-hartze zorrotzak “ahalik eta azkarren” garatzeko konpromisoa hartu du. Zezen-plazan gune libre bat sortzea proposatu dute, haurrak baloiarekin jolas daitezen, gaur egun debekatuta baitago parkeetan egitea.
Eibarko EAJk zezen-plazan berehalakoan esku-hartzeko konpromisoa hartu du, "helburu hori berehalakoan betetzeko proiektu zorrotz baten bitartez”. Jeltzaleen hitzetan, “gaur egun, herriak bizi duen egoera ekonomikoa kontuan hartuta, “bideragarriak ez diren makroproiektuak" baztertu behar dira eta esku-hartze txikiei heldu behar zaie, horien bitartez gaur egun degradatuta dauden espazioak berreskuratu eta egunero erabili ahal izateko; eta nik horretarako konpromisoa hartzen du” aurreratu du Eva Juez alkategaiak.
Jeltzaleek egindako proposamenaren arabera, zoru desmuntagarria jarriko litzateke, haurrek segurtasun osoz jolasteko. Eibarren aisialdirako gune gutxi daude, eta Untzaga gisako plazetan, gainera, bizikidetza ez da erraza izaten, izan ere, haurrek eta gazteek debekatuta dute futbolera jolastea. Eibarko EAJk arazoari heldu nahi izan dio eta konponbide erraz eta bideragarri bat aurkeztu du; gainera, proposamen honek ez du eragozten zezen-plaza zezen-ikuskizunetarako erabiltzea, ezta etorkizunean bertan gara daitekeen edozein proiektu arkitektoniko ere.
Jaime López de Guereñuk adierazi duenez, “herriaren erdian dagoen espazio hau egunero erabil daitekeela uste dugu, gaur egun ez baitzaio erabilerarik ematen. Zentzu horretan, “ez dugu erabiltzen ez den plaza bat eduki nahi, eibartar guztion ondarea da eta espazio hori egunero erabiltzeko aukera eman nahi diegu" gaineratu du.
Zezen-plaza birgaitu eta segurtasunez erabiltzeko kostua gutxienekoa izango da, hortaz, berehala ekin ahal izango zaio proiektuari. Era berean, EAJ ikastetxeekin akordioak lortzeko aukera aztertzen ari da, asteburuetan ikastetxeetako aisialdi guneak erabili ahal izateko. Zentzu horretan, ikastetxeak irekitzeak eragin zitzakeen arazoei konponbideak emateko lanean ari dira EAJtik.
Aisialdirako gune berriak sortzea
Zezen-plazarentzat egindako proposamena EAJk, Eibarko herritarrekin eta gizarte-eragileekin batera, gune irekiak sortzeko prestatu duen proiektu orokorraren zati bat da. Lehentasunezko helburua berpizte ekonomikoa izanik ere, EAJk aisialdirako gune berriak sortzeko helburua bete nahi du legegintzaldi honetan. Horrela, aparkatzeko leku gehiago egingo dira hutsik dauden orubeetan eta denboran garatzeko proiektu konplexuagoak abian jartzeko konpromisoa hartu da. Alkatetzara iristean, herriko hainbat lekutan, hala nola Errebalen, hilerrian eta Guardia Zibilaren kuartelean, aisialdirako guneak egiteko jardun-plan bat abian jartzeko asmoa dutela adierazi dute jeltzaleek.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


