Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/09

Markel Olanok Lasarte-Oriaren birgaitzearen alde erakundeen arteko elkarlanean ekiteko konpromisoa hartu du

EAJren Aldundirako hautagaiak Lasarte-Oria bisitatu du Estitxu Alkortaren eskutik.
Markel Olano

Markel Olano, Gipuzkoako Aldundirako hautagaia  Lasarte-Orian izan da  herriko eragile, ordezkari eta enpresekin batzartu eta herritarren beharrak zuzenean ezagutzeko. Estitxu Alkorta, zinegotzia eta alkategaia eta Lasarte-Oriako jelkideak izan ditu lagun bisitan eta izandako elkarrizketetan Eusko Alderdi Jeltzaleak Lasarte-Oria biziberritze etahazi arazteko planteatzen dituen neurriak aztertu dituzte.

Oria auzotik hasita, Markel Olanok ibaiertzeko herri-guneak eta industrialdeak bisitatu ditu. Oria ibaia eta urbazterrak  ingurumen ikuspegitik birgaitzea planteatzen du Eusko Alderdi Jeltzaleak. Kolektore berriak ibaiaren garbiketa eta ekosistemaren errekuperazioa ahalbideratuko du eta hori laguntzeko hobekuntzak egin beharko dira ibai-ertzean kokatutako industrialdeetan eta eremuetan, hala nola Markel Olanok bertatik ezagutu duen Kotxerak inguruneko garapen urbanistikoa. Hobekuntza guzti horiek Lasarte-Oriak ibaiari bizkar emateari uztea eta ibai-ertza berreskuratzea ahalbideratuko dute. Markel Olanok azpimarratu nahi izan du, “EAJren konpromisoa erakunde desberdinetatik –Jaurlaritzatik, Aldunditik eta Udaletik-, elkarlanean ekiteko Lasarte-Oriak behar eta zor zaion birgaitze horren alde, eta honetan kontuan izan behar ditugu bestelako eragileak”.

Markel Olanok eta Estitxu Alkortak Lasarte-Oriako enpresa eta merkataritza ordezkariekin bilerak izan dituzte (hala nola, industrialdean kokatutako industri eta enpresekin, Aterpea dendari elkarteko Ramon Ormazabal presidentearekin, edo Luis Jaime de la Cal, Michelin Fundazioko zuzendariarekin). Hartu emanetan, Lasarte-Oriako enpresak dituzten kezkak, aukerak eta beharrak aztertu dituzte. Bileretan, Olanok azaldu du “garapenerako elkarrekiko konpromisoa antolatu beharra, guztion artean; aberastasuna sortzeko eta aldi berean gizartearen kohesiorako mekanismoak sendotuz”.

Kirola herri garapenerako tresna izateko Eusko Alderdi Jeltzaleak Lasarte-Oriarako udal programan planteatzen dituen neurri zehatzak hizpide izan dituzte Markel Olanok eta Estitxu Alkortak herriko kirol eragileekin izandako bileran. Estitxu Alkorta zinegotzi eta alkategai jelkideak azaldu duenez, “ egungo ordezkatuko duen Michelinen kiroldegi berria eraikitzea eta  atletismo pista izango duen futbol zelaia eraikitze Atsobakarren proposatuko dugu”.    

Ganbo Iturri elkarteko kideekin izandako bakea eta bizikidetzari buruzko hausnarketak burutu du Lasarte-Oriara egindako bisitaldia.“Oso bisita interesgarriak eta hartu-eman mamitsuak izan dira guztiak. Lasarte-Oria eta bere herritarrak hobeto ezagutzeko parada izan dut. Egun borobila izan da, benetan,  gaurkoa”, ondorioztatu du Olanok.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...