Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eva Juezek hautagaitza sendoa, berritua eta prestatua aurkeztu du Eibar gobernatzeko
Eibarrekin konprometituta dagoen talde bat osatu dutela esan du EAJ-PNVko alkategaiak eta belaunaldi desberdinetako herritarrak direla eta kide guztiek esperientzia profesional handia dutela azpimarratu du
Eva Juezek herritar guztientzako irekia izan den ekitaldi batean aurkeztu du Eibar gobernatzeko osatu duen hautagaitza taldea, horretarako karpa jarri dute Untzaga plazan. Taldea berritu egin da —zerrendako 25 kideen artetik 17 ez ziren aurkeztu aurreko hauteskundeetan— eta belaunaldi desberdinetako kideak elkartu ditugu; hori dela eta taldean egindako berrikuntza garrantzitsua azpimarratu dute, taldeko kideek duten prestakuntzaz gain.
Ekitaldian alkatetzarako hautagai den Eva Juezek eta hautagaitzako lehen 10 kideek parte hartu dute. "Talde indartsua osatu dugu, prestakuntza handiko pertsonekin, paritarioa eta helburu nagusi bat duena: Eibar bizitzeko eta lan egiteko hiri hobea izatea. Gobernatzeko prest dagoen talde bat da", adierazi dute iturri jeltzaleek. Horregatik, ohikoa ez den formatu bat aukeratu da ekitaldirako eta zerrendako lehen 10 kideek hitz egin dute. Eibarko hautagaiez gain, Markel Olano Diputatu Nagusi izateko hautagaiak eta GBBko lehendakari eta Legebiltzarrean EAJren bozeramaile den Joseba Egibarrek ere parte hartuk dute ekitaldian. Bien kasuan, EAJren hautagaitza berria osatzen duten kideekin mantentzen duten harreman etengabea azpimarratu behar da.
Ekitaldian hautagaitzaren aurkezpen-bideo bat ikusi ahal izan da eta musika-animazioaz gain, lunch xume bat ere eskaini zaie bertaratu direnei. Azken hilabeteetan Eibarko EAJk ezagutu duen berrikuntzaren ondorioz, nabarmen areagotu da alderdiaren agerpen publikoa, mota orotako ekimenen eskutik, hala nola Arraten egindako parrillada solidarioa, herritarrei entzuteko auzoetara egindako bisitak edo Batzokian antolatutako hitzaldiak. Egin den dinamizazio lana ez da hauteskundeei begirako prozesu batean kokatzen, jeltzaleek bizitako jarrera eta portaera aldaketaren baitan kokatzen da, “aurrerantzean mantenduko duguna” baieztatu dute Eibar batzokitik.
Eva Juez alkategaiaren ondoren, Jaime López de Guereñu da zerrendako bigarrena. 40 urte ditu López de Guereñu eibartarrak, enpresa-ikasketetan diplomatua da eta Gestio Eskola Ikasle Ohien Elkarteko eta Pedrucho Peñako lehendakari ohia da. 15 urte daramatza dekoletajearen eta mikromekanizazioaren industrian lanean. Hirugarren postuan Mertxe Garate Eusko Alkartasuneko zinegotzi ohia dago, Udaletxean ibilbide handia egindakoa. Ondoren dago zerrendako kide gazteena: Josu Mendicute (27 urte); Eibarko elkarte askotako kide izateagatik da ezaguna Josu Mendicute, Ikus Entzunezko Komunikazioan lizentziatua da eta gaur egun Eusko Legebiltzarrean aholkulari gisa lan egiten du. Elena Ibañez (54 urte) da zerrendago bosgarrena. Zuzenbidean lizentziatua da, Europako Erkidegoko Zuzenbidearen espezialitatean, eta esperientzia du udal lanetan. Zerrendan sartutako beste kide berri bat Pedro Ereña (54 urte) da. Irakasle-ikasketetan lizentziatua dago eta esperientzia du mundu akademikoan zein enpresa-munduan. Gaby Gómez (39 urte) da zazpigarrena. Nazionalitate bikoitza du (espainola eta mexikarra) eibartar honek, Enpresen Administrazioan lizentziatua da, Master bat du Finantzetan eta esperientzia du finantzen munduan, enpresa eta finantza korporatiboen kudeaketa-aholkulari gisa. Zortzigarren lekuan Josu Agirre (37 urte) dago. Zuzenbidean lizentziatua da eta abokatu-lanetan dabil duela 13 urtetik; urteetan Amaña Kultur Aretoko lankide ere izan da. Eneritz Onaindia (37 urte) da zerrendako bederatzigarrena. Goi-mailako ingeniaria da Enpresa Antolakuntzan eta doktoretza-tesia egina du, barruko ekintzailetza edo ekintzailetza korporatiboa oinarrian hartuta; gaur egun irakasle da Eibarko UPV-EHUn. Zerrendako hamargarrena Roberto Bergara (50 urte) ostalari eibartar ezaguna da.
Zerrendako hurrengo kideak Laura Martínez euskara-teknikaria eta Oskar Alberdi dira; azken horrek 2007an utzi zituen udaleko lanak. 13. eta 14. postuetan Igone Lazpita eta Javier Goikoetxea daude, eta ondoren, Ione Telleria (15), Sergio Blazkez (16), Maria Jesus Agirregomezkorta (17), Asier Albizu (18), Isabel Azpiazu (19), Carlos Arias (20) eta Paul Valenciaga (21). EAJk Eibarko Udalerako aurkeztutako hautagaitza osatzeko, hiru ordezkari izendatu dira: Julian Eraso, Mitxel Balenciaga eta Carlos González.
ZERRENDA OSOA
- Eva Juez Garmendia. 42 urte. Kazetaritzan eta Pianoan lizentziatua. Graduondoa historia garaikidean. EAJren bozeramailea gaur egun.
- Jaime López de Guereñu. 40 urte. Enpresa-ikasketetan diplomatua. Pedrucho Peñako eta Gestio Eskola Ikasle Ohien Elkarteko lehendakari ohia.
- Mertxe Garate. 56 urte. Eusko Alkartasuneko zinegotzi ohia.
- Josu Mendicute. 27 urte. Ikus Entzunezko Komunikazioan lizentziatua, Eibarko elkarte askotako kide izan da. Aholkularia Eusko Legebiltzarrean.
- Elena Ibañez. 52 urte. Zuzenbidean lizentziatu, Europako Erkidegoko Zuzenbidearen espezialitatean. Zinegotzi ohia.
- Pedro Ereña. 54 urte. Irakasle-ikasketetan diplomatua. Irakaslea.
- Gaby Gómez. ADE lizentziatua, finantzetan aditua. 39 urte.
- Josu Agirre. 37 urte. Abokatua.
- Eneritz Onaindia. UPV-EHUren irakaslea Eibarren.
- Roberto Bergara. Ostalaria.
- Laura Martinez. Euskara-teknikaria.
- Oskar Alberdi. Abokatua.
- Igone Lazpita.
- Javier Goikoetxea.
- Ione Telleria.
- Sergio Blazkez.
- Maria Jesus Agirregomezkorta.
- Asier Albizu.
- Isabel Azpiazu.
- Carlos Arias.
- Paul Valenciaga.
Ordezkoak:
- Julian Eraso.
- Mitxel Balenciaga.
- Carlos González.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


