Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Errazkinen proposamenak errausketa-instalazioa behar du
Xabier Ezeizabarrenak Bilduren kudeaketa kaxkarra salatu du, izan ere, ez da gai izan instalaziorik egiteko eta, ondorioz, Gipuzkoan materia organikoaren biltegiak daude, non eta materia organikoa hondatzen ari den.
EAJ-PNVren hautagai Xabier Ezeizabarrenak, Imanol Lasak eta Eider Mendozak prentsaurrekoa egin dute gaur goizean. Bertan, jeltzaleek adierazi dute, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkinen proposamena – hain zuzen ere, hondakinen azken fasea egiteko proposamena – errausketa-instalazioa behar duela.
Batzarkide jeltzale Xabier Ezeizabarrenak gogorarazi du, 2015eko urtarrilean EAJ-PNVk Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkini eskatu diola, azaltzeko zein Tratamendu Mekaniko Biologikoko (TMB) instalaziotik zetorren Errazkinek berak erakutsi zuen materiala, hain zuzen ere, Osinbeltzeko harrobira eraman nahi duen materiala.
Behin materiala Salzburgoko TMB instalaziokoa dela ezagututa, Ezeizabarrenak honakoa salatu du: “Errazkinek erakutsitakoa Salzburgoko TMB instalaziotik ateratzen denaren %11 da. Izan ere, TMB instalazio horretako %72 edo %73 Hondakinetik ateratako Erregaia da, hain zuzen ere, paketeetan sartu eta trenez Austriako errausketa-instalazio batetara eramaten den erregaia. Beraz, horrek agerian uzten du, Errazkinen proposamenak energía balorizatzeko instalazioa behar duela”. Horren harira, EAJ-PNVren batzarkideak adierazi du, eredu hori dela Europako herrialde aurreratuenen eredua – hau da, birziklatu, berriro erabili eta konposta egin ezin diren hondakinak energía sortzeko erabiltzea – eta ez, ordea, zabortegi berriak irekitzea, hain zuzen ere, Bilduren eredua, izan ere, Bilduk Osinbeltzen zabortegia egin nahi du, nahiz eta hirigintza-plangintzarik eta ingurumen baimen bateraturik ez duen.
Era berean, Ezeizabarrenak salatu du, Errazkin foru diputatuak nahita ezkutatu duela Salzburgoko TMB instalazioak segidako elementuak dituela: biogasarentzako biltegia eta errausketa-instalazio txiki bat, non eta gas hori erabiltzen den beroa edo elektrizitatea sortzeko. Baina aitzitik, Ingurumeneko foru diputatuak hori ezkutatu du eta ez du esan elementu horiek beharrezkoak direla Gipuzkoan egin nahi duen zabortegi berrian. Beraz, horrek erakusten du Errazkinen proposamena iruzurra dela, izan ere, energía balorizatzeko instalazioa behar du, hain zuzen ere, Gipuzkoa kaltetuz gelditu duen instalazioa.
Horrenbestez, Xabier Ezeizabarrenak Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkini leporatu dio, manipulatu izana, informaziorik eman ez izana eta gezurra esan izana, eta honakoa salatu du: “Bilduk ez du instalaziorik egin, ez du indarreko araudia bete, eta kaosa sortu du hondakinen kudeaketan”.
Materia organikoaren biltegiak
Jeltzaleek argazkiak erakutsi dituzte prentsaurrekoan. Bertan, Eibar eta Elgeta arteko lur-sail batean eta Arrasateko AKEI antzinako zabortegian pilatutako materia organikoa erakutsi dute. Horren harira, Xabier Ezeizabarrenak salatu du, Bilduk pilatu edo ezkutatu nahi dituela Lapatx-ek kudeatu ezin duen konposta, betiere, tratatu eta irazgaiztu gabe. Eta, gainera, gogoratu behar da, Gipuzkoak 17.000 tona materia organiko bidaltzen dituela Funes-era (Nafarroa) eta beste 1.000 tona Itsasu-ra (Iparralde). Beraz, agerian gelditu da Iñaki Errazkinen kudeaketa kaxkarra, izan ere, ez ditu aprobetxatzen hondakin-baliabide horiek eta ezkutatu egiten ditu egungo zabortegietako datuetan ez agertzeko, eta, ondorioz, jasotako hondakinen datuak gutxitzeko.
Hori guztia dela –eta, Ezeizabarrenak esan du, Bilduren kudeaketa arduragabea eta kezkagarria dela, izan ere, indarreko araudian aurreikusitako azpiegiturak gelditu ditu, hain zuzen ere, Gipuzkoan hondakinen arazoa konpontzen zituzten azpiegiturak, eta ez da gai izan beste proposamen bideragarririk egiteko.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


