Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/03/30

Eibarko EAJk lokal bat ireki du eibartarRekin elkarreragiteko

Astearten inauguratuko da Kalbeton kalean dagoen lokala eta bertatik zuzenduko da kanpainaren jarduera. Martxoaren 31tik aurrera herritarrek posta bidezko botoa izapidetu ahal izango dute lokalean, goizez eta arratsaldez
Eibarko EAJk lokal bat ireki du eibartarRekin elkarreragiteko

Ebarko EAJk lokal bat inauguratuko du asteartean, martxoaren 31n, interesa duten eibartarrekin bertan elkartzeko. Modu horretara, Eva Juezek jarraikortasuna ematen dio azken 6 hilabeteetan auzoetara egindako bisitei eta bere lan-taldeak ehunetik gora gizarte-eragilerekin egindako bilerei. Helburua da “inor ez geratzea bere kezkak helarazteko aukerarik gabe”, izan ere, Eibarko EAJ bere programa osatzen ari da “eta lan hori ez da Batzokiko ateak itxita egin”, baizik eta "oinarrian hartu dira herritarrek egindako ekarpenak eta ehunka eibartarrek emandako iruzkinen eskutik osatu dugun ikuspegi zabalagoa eta diziplina anitzekoa”. Zentzu horretan, azpimarratu dutenez ”proiektuaren ildo orokorrak argiak badira ere, Eibarrek dituen beharrei buruz beren iritzia helarazi nahi diguten herritar guztiekin egon nahi dugu. Gure helburua Eibar guztientzat eta guztien eskutik gobernatzea da” azpimarratu du Eva Juezek, EAJren alkategaiak.  

Lokala hauteskunde-egoitza gisa egongo da irekita datozen bi hilabeteetan; militanteek egokitu dute lokala azken egunetan. Lehen aldia da Eibarko EAJk horrelako lokal bat irekitzen duela, Ego-Gaineko Batzokira lekualdatu zenetik, izan ere, Urkizun zegoenean antzeko lokalak erabili ziren. Hala ere, espazioa eta bitartekoak direla medio, Batzokian izango da (Ego Gain 1, 1-D) Ibon Aresok, Bilboko alkateak, Bilboren eraldaketari buruz eskainiko duen hitzaldia, aldez aurretik jakinarazi genuen moduan.

Posta bidezko botoa

Eibarko EAJko kideiek laguntza eskainiko dute posta bidezko botoa egiteko, Fermin Kalbeton kaleko lokalean. EAJtik jakinarazi dutenez, posta bidezko botoa egin ahal izango da aipatutako lokalean (ordutegia: 10:00-13:00 eta 17:00-21:00), telefono bidez (943120616) edo e-mail bidez (pnv-eibar@gmail.com).

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...