Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/03/27

Oso larria da Larraitz Ugartek gezurra esatea Deskargako tunelen segurtasunari buruz

Martxoaren 25ean, asteazkenean, Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-632 errepidearen Deskargako tunelak ireki zituen, hain zuzen ere, inauguratzeko epea amaitu baino egun batzuk lehenago. Gogoratu behar da, behin Batzar Nagusiak deseginda maiatzaren 24ko hauteskundeak egiteko, ezin dela inaguraziorik egin.
Oso larria da Larraitz Ugartek gezurra esatea Deskargako tunelen segurtasunari buruz

Tunelak hain azkar martxan jartzeak zalantzak sortu ditu, eta ondorioz, EAJ-PNVk segidako galderak egin dizkio Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailari:

1.- Ba al zuen dagokion organoak martxoaren 25ean, hau da, tunelak ireki zirenean, tunel beraren babeserako planaren berri? Erantzuna ezezkoa izan da.

2.- Baldin eta erantzuna ezezkoa bada, noiz jasu du plana dagokion organoak homologatzeko? Hurrengo egunean arratsaldeko bostetan, behin Bidegiko kontseilariaren idatzia jasota, non eta dokumentazioa ez aurkeztearen larritasuna aditzera ematen zen.

3.- Erakunde sustatzaileak jaso du homologazioa Eusko Jaurlaritzaren dagokion organotik, hain zuzen ere, tunelaren babes planaren homologazioa ireki baino lehen? Erantzuna ezezkoa izan da.

Jasotako erantzunek agerian uzten dute Foru Aldundiak ez zuela aurkeztu dokumentaziorik aztertzeko eta balioztatzeko errepidearen zatia ireki zuenean, beraz, ez du homologaziorik protokoloak eta prozedurak onartuak izan direnik, betiere, tuneletan egon daitezkeen arriskuei aurre egiteko.

Tunel bat irekitzeko prozesuak hainbat arau bete behar ditu eta, besteak beste, neurtu behar dira atmosfera, gasak, aireztatzea eta ke-kanporatzea. Horiek guztiak tunelaren beraren babeserako planean aurreikusi behar dira. Plan horrek ustiapen-enpresaren Ustiapen Manualean aurreikusita egon behar du, baita kontrol zentroaren informatika kudeaketa sisteman ere.

Gaur, Larraitz Ugartek prentsaurrekoa egin du eta, bertan, kazetariek gaiari buruz galdetu diote. Ugartek erantzun du ez zela gaur erantzun beharreko gaia eta, kazetariek galdera errepikatu diotenean, Deskargan dena bere horretan dagoela erantzun du.

Beraz, foru diputatuak berriro ere gezurra esan du, izan ere, agerian gelditu da Foru Aldundiak dokumentazioa bidali zuela behin tunela irekita eta behin kontseilari batek gaur goizeko kontseiluan galdera eginda.

Tunela ireki da dokumentazioa aurkeztu gabe eta, beraz, Foru Aldundiak lege betebeharrak hautsi ditu, eta are larriago, tunelaren erabiltzaileak arriskuan jarri ditu, jarrera alderdikoa izan duelako. Eta hori oso larria da, izan ere erabiltzaileak arriskuan jarri ditu eta jarrera hori arduragabea eta arina da, izan ere bere hauteskunde interesak betebeharren eta herritarren segurtasunaren gainetik jarri ditu.

Hortaz, berriro ere adierazi nahi dugu tunela irekitzea homologaziorik izan gabe, arduragabekeria da, izan ere tunelaren segurtasun neurriek ez dute behar diren bermeak. Beraz, baldin eta Deskargan gertakaririk egongo balitz, segurtasun protokoloa osatu gabe egongo litzateke. Hori dela –eta, erabiltzaileek izan ditzateken arriskuak onartezinak dira.

Horrenbestez, Larraitz Ugartek Deskargako tunela berriro itxi beharko luke segurtasun ziurtagiriak lortu arte, legea beteta eta karguak duen ardurari helduta. Beraz, lau urteren ondoren, Larraitz Ugarte ez da jabetu karguaren arduraz eta, ondorioz, Gipuzkoak ez du merezi Larraitz Ugarte bezalako ordezkari publikorik. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...