Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aitor Aldasoro: “Tokiko ekonomia suspertzea eta enplegua sustatzea dira gure Beasainerako etorkizuneko proiektuaren ardatz nagusiak”
EAJ-PNV zuzenean ezagutzen ari da Beasaingo enpresek, dendek eta ostalaritzak bizi dituzten kezkak, gorabeherak eta arazoak, beren beharrei erantzungo dien eredu ekonomiko bbeat diseinatzeko helburuarekin. Aitor Aldasoro HINE enpresan izan da gaur, Markel Olanorekin batera, enpresaren egoera bertatik bertara ezagutzeko.
Beasaingo EAJ-PNVk partaidetza prozesu bat jarri zuen martxan, duela urtebete baino gehiago, beasaindarrekin elkartu eta beren beharrak eta proposamenak bertatik bertara ezagutzeko. Jeltzaleek 150 ekarpen edo ideia baino gehiago jaso dituzte Beasaingo herritarren eskutik, “gure helburua da beasaindar guztiei beraiek egindako proposamenekin landu eta aberastu den etorkizuneko proiektu bat aurkeztea, herritarren beharrei eta gaur egungo arazoei erantzungo diena” adierazi du Aitor Aldasorok, EAJ-PNVren alkategaiak.
Jeltzaleek adierazi dutenez, ekonomia indartzea eta enplegua sustatzea ez dira, eta ez dira izan, Beasaingo EH Bilduren lehentasunak; aitzitik, EAJ-PNVrentzat ezinbestekoa da garapen ekonomikoaren oinarriak finkatzea, udalerriaren eta bertako biztanleen etorkizuna ziurtatzeko, eta, bereziki, gazteek beren bizi-proiektua Beasainen bertan garatu ahal izateko. Adierazitako guztia kontuan hartuta, Aldasorok aurreratu duenez, ekonomia suspertzea eta enplegua sustatzea izango dira jeltzaleek datozen udal hauteskundeei begira aurkeztuko duten programaren ardatz nagusiak. “Etorkizuneko proiektu sendo bat, helburu, proposamen eta ideia berriekin, Beasainek beste garai batean izandako indarra, gobernu-taldearen geldotasunaren eta Bilduk eragin duen geldialdiaren ondorioz galdu duen indarra, berreskuratzeko” azpimarratu dute.
Gaur egungo egoera aztertzeko eta Beasaingo enpresek, dendek eta ostalaritzak dituzten benetako beharrei erantzungo dien eredu ekonomiko bat osatzeko, Aitor Aldasorok zuzentzen duen lantaldeak hilabeteak daramatza udalerriko eragile ekonomikoekin elkartzen. Besteak beste, hainbat enpresekin bildu da eta biltzear da Aldasoro, batzuk aipatzearren: CAF, Estanda, GH, TM Txindoki edota Indar.
Beasaingo EAJ-PNV udalerriko eragileekin egiten ari den lan horren barruan, Aitor Aldasorok HINE enpresa bisitatu du gaur, Markel Olanorekin batera, enpresaren errealitatea hurbiletik ezagutzeko. “Beasaini suspertze ekonomikorako proiektu garbi bat eskaintzeko, entzun eta jardun egin behar da” jarraitu du Aldasorok, “ezin da ahaztu gure enpresek eta gure dendek duten garrantzia, bai gizartean betetzen duten funtzioaren ikuspegitik, bai sortzen duten aberastasunaren eta udalerriari ematen dioten bizitzaren ikuspegitik". Horregatik, enpresak sustatzeko eta nazioartekotzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko beharra azpimarratu du Aldasorok, baita udalerriko dendak eta ostalaritza babestekoa ere.
Amaitzeko, Beasainek aldaketa behar duela azpimarratu du EAJ-PNVk: udalerriaren suspertze ekonomikoaren alde lan egingo duen gobernu bat behar du, enpresak eta dendak lagunduko dituena; azken finean, Beasain indartzeko eta hobetzeko apustu eta lana egingo duen gobernu bat behar dugu, ez Beasainek aurrera egitea eragotziko duena, EH Bilduk egin duen moduan.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


