Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV-k esan du, Foru Aldundiak salaketa faltsua egin duela arerio politikoari erasotzeko
Eider Mendoza batzarkide jeltzaleak berretsi du, batzordean frogatu dela lurrak obran daudela, hain zuzen ere, ezpondetan, lur-jauzien euskarrietan, tunel faltsuen estalpetan eta biaduktuen azpiko egokitzapenetan.
Behin Azpeitiko Epaitegian Gipuzkoako Foru Aldundiak sartu zuen kereilari buruzko ikerketa batzordera eramango den ondorioen zirriborra ezagututa, EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozak honakoa salatu du: “Foru Aldundiak salaketa faltsua egin du arerio politikoari erasotzeko”. Horrenbestez, Mendozak segidakoa berretsi du: ”Batzordean frogatu da lurrak obran daudela, hain zuzen ere, ezpondetan, lur-jauzien euskarrietan, tunel faltsuen estalpetan eta biaduktuen azpiko egokitzapenetan; eta, era berean, batzordean frogatu da, Basagoiti hondarrak jasotzeko zabortegia dela eta, ondorioz, obran sobratu diren lurrak bakarrik egon daitezkeela. Beraz, batzordean frogatu da, lurrak mugitzeagatik ordaindu behar dela eta ez, bakarrik, obra amaieran hondarren zabortegira eramandako lurrengatik”.
Horren harira, EAJ-PNVren batzarkideak berriro ere gogorarazi du, batzordean frogatu dela, obraren hasieran Basagoitiko zabortegia ezin zela erabili eta, ondorioz, lurrak Osinaldeko zabortegira eraman behar izan zirela, hain zuzen ere, urrutiago zegoen zabortegira, eta horretarako kamioi txikiagoak erabili behar izan zirela eta, ondorioz, bidai gehiago egin behar izan zirela”.
Era berean, ordainketei buruz, Eider Mendozak honakoa esan du: “Batzordean frogatu da, D-2ren lurrak mugitzeagatik 546.732,40 metro kubiko ordaindu zirela eta, era berean, UTEari eskatu zuena baino 29 milioi euro gutxiago ordaindu zitzaizkiola. Gainera, erabaki guztiak Bidegiko Administrazio Kontseiluan hartu ziren, betiere, teknikarien irizpideak jarraituta, eta inork ez zuen kontra bozkatu”.
Mendozak, halaber, Bilduren aginteko foru gobernuaren jarrera salatu du: “Izan ere, Bidegiren Administrazio Kontseiluari, Foru Aldundiari berari eta teknikariei gaia ezkutatu die, eta horrek erakusten du Bilduren aginteko foru gobernuak hartu dituen erabakiak ez direla teknikoak izan, baizik eta politikoak”. Hortaz, batzarkide jeltzaleak Foru Aldundiari leporatu dio, egia bilatu nahi ez izana eta, alde bateko eta kontrastatu gabeko interpretazioa erabili izana, segidako helburua lortzeko: arerio politikoari, hau da, EAJ-PNVri, erasotzea.
Gainera, Eider Mendozaren ustez, Bilduren aginteko foru gobernuak obraren dokumentuak manipulatu ditu eta salaketa faltsua egin du, betiere, epeak kalkulatuta hauteskundeak baino lehen ezer ere ez argitzeko.
Azkenik, Mendozak estrategia horren ardura leporatu die, Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugarteri, eta bide azpiegituretako zuzendari nagusi Joseba Altuberi. Biei segidakoa egotzi die: “Ez dira gai izan legealdian egin behar izan duten obra bakarra kudeatzeko, alegia, Deskargako obra. Izan ere, egun obra geldi dago. Eta geldi egotearen arrazoia honakoa da: Bilduk arduragabekeriaz kudeatu du, hain zuzen ere, obra publiko batean egin behar ez den kudeaketa egin du”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


