Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/03/18

Argi gelditu da lurrak obran daudela eta, beraz, Foru Aldundiak salaketa faltsua egin duela

Eider Mendozak argazkiak erakutsi ditu eta azaldu du, lurrak ezpondetan, lur-euskarrietan, tunel faltsuetan eta biaduktuen azpian daudela.
Karlos Ormazabal, Eider Mendoza eta Maria Eugenia

EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozak eta GBBren burukide Maria Eugenia Arrizabalagak eta Carlos Ormazabalek prentsaurrekoa egin dute gaur goizean eta, bertan, dokumentuak eta argazkiak erakutsi dituzte, hain zuen ere, lurrak obran daudela eta Foru Aldundiaren salaketa faltsua dela erakusten dituzten dokumentuak eta argazkiak. Horrenbestez, EAJ-PNVren batzarkideak argi eta garbi esan du, lurrak obran daudela: hain zuzen ere, ezpondetan, lur-euskarrietan, tunel faltsuetan eta biaduktuen azpian.

Horretarako, Eider Mendozak argazkiak erabili ditu, hain zuzen ere, obraren bideotik ateratako argazkiak, eta honakoa salatu du: “Foru Aldundiak ez digu bideo hori eman nahi izan eta Eptisa Cinsa enpresako ordezkariak eman zigun batzordekide guztiei. Bertan, erakusten dira obran zehar egon ziren lur mugimendu guztiak. Mugimendu horiek, gutxi gorabehera, 889.000 metro kubiko dira eta datua batzarkide-talde guztiek ezagutzen dute, baita Foru Aldundiak ere; baina aitzitik, Bilduren aginteko foru gobernuak nahita ezkutatu du informazioa”.

Era berean, batzarkide jeltzaleak gogorarazi du, ingeniaritza kolegioaren dekanoak esan zuela, lur mugimendu horiek obra guztietan egiten direla eta, beraz, zabortegiaren azkeneko argazkiak ez duela erakusten obraren garapena. Hortaz, Eider Mendozak salatu du, Foru Aldundiak egia ezkutatu nahi duela alderdikeriaz ari delako. Eta horretarako, ezkutuko ikerketa bat egin du Bidegiri ezer esan gabe, bere lagunak erabili ditu kereila idazteko, informazioa manipulatu du eta ezer ere ez argitzeko prozesu bati ekin dio.

Eider Mendozak, halaber, segidakoa salatu du; “Bilduk, Aralarrek eta PPk ikerketa batzordea martxan jarri dute eta dokumentuak aztertzeko denbora eskasa eman dute. Horrek gauzak asko zailtzen ditu. Gainera, hiru alderdiek ukatu dute obra guztiaren txostena eskatzea kanpoko aditu independente bati”.

Hortaz, Mendozak azpimarratu du, Foru Aldundiaren salaketa faltsua dela, izan ere, datuak ezkutatu ditu eta helburua segidakoa da: zalantzak sortzea eta arerio politikoa frogarik gabe erasotzea, betiere, hauteskundeak baino lehen ezer ere ez argitzeko eta gaia alderdikeriaz erabiltzeko”. Horren harira, EAJ-PNVren GBBren bozeramaileak hitza hartu du eta Alderdi Popularraren jarrerari buruz honakoa esan du: “PPren jarrera lotsagarria da”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...