Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/03/13

Eneko Goia-k lan egingo du Donostia gobernu onarekin eta berrikuntzarekin lotzeko

Joan Angulo Bartzelonako Udalaren gerentearekin izandako lan-jardunaldian, hautagai jeltzaleak azpimarratu du Bartzelonaren eredua jarraitu beharra dagoela
gobernu ona

Gaur goizean, Eneko Goia eta Markel Olano Ideiagunean izan dira eta, bertan, Bartzelonako Udalaren esperientziak ezagutu dituzte, hain zuzen ere, gobernu onaren eta sustapen ekonomikoaren gaineko esperientziak. Era berean, ezagutu dute Bartzelona hiriaren marka egiteko egindako lana. Horretarako, Joan Angulo Bartzelonako Udalaren baliabideen gerentearen parte-hartzea izan dute. Angulok aurkeztu dizkie ildo nagusiak Bartzelona nazioartean gai horretan goraipatua izateko.

Angulok Bartzelonaren ibilaldia segidako esaldiarekin laburtu du: “Berrikuntza eta zorionaren arteko aliantza lortzen saiatu gara. Izan ere, hiri berritzailea da, hiritarren beharrak eta eskariak aintzat hartzeko modu berriak uneoro bilatzen duen herria, betiere, ongizatearen alde eta, ondorioz, zorionaren alde, lan eginez”.

Horren harira, Goiak azpimarratu du, Bartzelona gai izan dela hiria balio positibo eta baikorrekin lotzeko: “Gure ustez, Bartzelona eredu da gobernu onaren eta sustapen ekonomikoaren politiketan. Izan ere, lortu du hiri goraipatuenetako bat izatea nazioartean eta lortu du kosmopolita izatea, sorkuntza, berrikuntza, kultura eta bizitza kalitatea kudeaketaren oinarriak izan direlako”.

Hautagai jeltzaleak gogorarazi du, hirien izenak marka bat direla, hain zuzen ere, balioak eta kultura duten markak; nortasuna duten markak. Hortaz, Eneko Goiak esan du, Donostiak marka erakargarria izateko nahikoa baliabide estrategikoak ditu, eta horiek dira hurrengo urteetan gehiago landu beharko ditugunak. Baina aitzitik, azkeneko lau urteetan denbora galdu da.

Era berean, Goiak proposatu du hiri irekiago bat izateko, gardenagoak izateko eta e-administrazioa bultzatzeko pausoak emateko eta, horretarako, Bartzelona bezalako hiri aurreratuenak eredu izateko: “Izapidetze elektronikoa sustatu behar dugu eta, horretarako, prozesu transbertsalak eta eraginkorrak martxan jarri behar dira, betiere, kudeaketa desburokratizatuz. Beraz, etorkizuneko apustuak izan behar du “Udala poltsikoan izatea” delakoa, eta horretarako sakelako telefonoak ematen duen aukeraz baliatzea. Hori dela –eta, martxan jarri dugu Donostia ON”.

Hautagai jeltzaleak, halaber, azaldu du teknologia berriek beste garai bateko ateak irekitzen dituztela: “Izan ere, gertuko informazioa zerbitzuak martxan jartzeko aukera ematen digute, besteak beste, hiritarrei abisuak, udal izapideak, hiritar txartelaren erabilera berriak… Etorkizunean hiritar bakoitzak karpeta bat izango du eta, bertan, bere informazio guztia gordeko du: errolda, zergak, izapideak, kexuak, ideiak edota proposamenak. Beraz, sakelakoaz eta internetez baliatuz, udal zerbitzuen kontsumoa garatu nahi dugu”.

Gainera, Goiak eskatu du, Bartzelonan bezala, sortzeko kalitatezko kudeaketa publikoaren eredua eta finantza publikoen kontrol zorrotza. Izan ere, tresna horiek bermatuko dituzte ekonomiaren lehiakortasuna, gizarte politiken garapena eta zerbitzu eraginkorrak izatea. Beraz, Eneko Goiaren ustez, honakoak dira une honetan hirien erronka nagusienak: krisiari aurre egitea, betiere, ekonomia-jarduera sustatuz, eta beharrak dituzten pertsonak eta familiak zaintzeko sistema iraunkorra bermatzea. Izan ere, Donostia ez da salbuespena”.

“Donostia oparoagoa”

Horren harira, Goiak Barcelona Activa-Growth Center ekimena azpimarratu du, hain zuzen ere, Joan Angulok aurkeztu duen ekimena: “Ekimena duela 28 urte martxan jarri zen eta helburua honakoa zen: enpresa eta enplegua sustatzeko udal politika berritzaileak egitea eta martxan jartzea. Eta horrek segidako erakundeen aitorpena izan du: Europako Batzordea, Nazio Batuen Erakundearen Habitat programa, Telecities hirien Europako sarea, edo EBN enpresak sortzeko Europako sarea.

Horiek horrela, hautagai jeltzaleak esan du, oso garrantzitsua dela arlo pribatuak eta Donostiako ekintzaileak eta Udalak elkarlanean aritzea, hiriaren ekonomia sustatzeko: “Udalak enpresen beharrei erantzun behar die. Horrenbestez, hiritarrei harrera egiteko modua itxiko da, izan ere lan bila dabilen pertsonei, ekintzaileei eta enpresei erantzungo zaie”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...