Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/01/30

Zumaiako EAJ-PNVk udal aurrekontu berria “legearen arabera” egitea eskatzen du

Udal taldeak erreklamazioa sartu du onartutako kontuak “zuzenbidean erabat deseuzak direlako”. Udalak zumaiarrei ordenantzak betetzea eta tasak ordaintzea exijitzen badie aurrena izan behar du eredua ematen eta legea betetzen.
Zumaiako EAJ-PNVk udal aurrekontu berria “legearen arabera” egitea eskatzen du

Zumaiako EAJ-PNVren udal taldeak, joan zen abenduaren 19an hasieran onartutako 2015eko Aurrekontuari erreklamazioa sartu dio “Udalak erretiratu dezan eta indarrean dagoen legediaren arabera birformulatu dezan”

Zinegotzi jeltzaleek honakoa gogoratu dute: “badakigu administrazioak nola funtzionatzen duen eta foru aldundien aldetik tutoretza  figura dagoen non ahalbideratzen dien udalei estatuko legedia modu zuzenean ez aplikatzeko. Baina udalak diputaziori ez dio  inolako txostenik eskatu bere erabakia bermatzeko eta gu ez gaude prest udal aurrekontua zuzenbidean erabat deseuza deklaratzeko arriskuan jartzeko eta  gehiegitan, Bilduko gobernuekin gertatzen den bezala, erabaki alderdikoiak medio, herritarrok egoera ekonomiko kezkagarriak jasateko”.

Talde jeltzaleak aurkeztutako erreklamazioan baieztatzen da onartutako aurrekontuak  udal kontu-hartzailearen txosten negatiboa duela, proiektuak “Estatuko Aurrekontu Orokorren legearen 20.artikuloak dionaren urraketa nabarmena egiten duela udal langileriaren gastuen atalean %3,87rainoko igoera duenean eta legeak atal honetan inolako gehikuntzarik ez duenean aurreikusten”.

EAJren taldeak adierazten dute udal idazkariak ere “kontu hartzaileak adierazitakoa dio” eta gainera ohartarazten duela  “zuzenbidean erabat deseuzak gertatzeko arriskuan erortzeko, lerrun handiagoko legearen aurkakoa delako”.

Jeltzaleek honakoa azpimarratzen dute: “erreklamazio honekin deia egiten diogu berriro ere udal gobernuari erantzukizun eta zentzutasunez jokatzeko”. “Inola ere ez gaude langile talderen baten aurka. Salatzen duguna da udal gobernuaren arduragabekeria langile kopurua gehitzerakoan  hau justifikatu dezaken azterketa seriorik  ez dagoenean”.

Era berean esaten dute kontu-hartzaileak honakoa jakinarazten duela: “sarreretan, Xey lursailaren salketarengatik agertzen den kopurua ez dator bat duen benetako balorazioarekin eta ikusita orain arte lursailaren balizko salketaren inguruan gertatutakoa, (besten artean, aurreko ekitaldian besterentzeko egindako alferrikako ahaleginak), zalantzan jartzen du aurreikuspena betetzea”. Honek gainera udal aurrekontuak egiterakoan kontuan eduki beharreko zuhurtzi printzipioa  eta aurrekontuen orekaren printzipioa hausten dituela gehitu dute.

Zumaiako hondakin bilketa sistemaren aldaketari, Urtetaren itxierari eta ondorioz Lapatxeko zabortegira eramatearen kostuen gehitzeari buruz jeltzaleek diote: “ez dago udal teknikariekin egiaztatutako txosten tekniko-ekonomikorik non baloratzen diren itxiera horren kostu ekonomikoak eta horrek tasetan eta zerbitzuen finantziazioan duen eragina. Hala ere 2015erako aurreikusitako partida ez da gehitu” eta zalantzan jartzen dute “aurreikuspena beteko denik”.

Udal gobernuak abenduaren 19ko plenoan onartutako bilketa sistemari dagokionez gogoratzen dute udal idazkariak ondorioztatu zuela ez zituela daturik aldeko  txostena egiteko. Horretarako dio “hondakinak biltzeko kontratuaren egoera irregularra, 2007tik bukatuta dagoelako eta zuzenbide ikuspegitik ezin da akordioak dion aldaketarik onartu. Akordio hau udal teknikoek egiaztatu gabeko txosten tekniko-ekonomiko batean oinarritzen da eta ezinezkoa da kostu ekonomikoak baloratzea eta ezta ere tasetan eta zerbitzuen finantziazioan duen eragina”.

Azkenik, “ guztion artean,  alkate berri batek eta talde berrik batek kudeatuko duen aurrekontu berri bat zorroztasun eta seriotasunez” lantzeko jarrera adierazi dute. “Udalak zumaiarrei ordenantzak betetzea eta tasak ordaintzea exijitzen badie aurrena izan behar du eredua ematen eta legea betetzen” amaitu dute.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube