Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Mikel Pagola izango da Urnietako alkatetzarako EAJ-PNV-ren hautagaia maiatzako udal hauteskundeetan
Urnietako EAJ-PNVk Mikel Pagolaren aldeko apustua berretsi berri du, eta bera izango da, berriz ere, Alkatetzarako hautagaia. Jeltzaleak ziur dira herritarrek jakingo dutela baloratzen Eusko Alderdi Jeltzaleak Udal Gobernuak azken lau urteetan egin duen lana, eta, ondorioz, Mikel Pagola izango dela beste lau urtez Urnietako alkate.
Itxaropen horrekin, hil honen hasieran, Urnietako EAJko alderdikideek oniritzia eman zioten aho batez Pagolaren hautagaitzari.
Pagolak eskerrak eman dizkie alderdikideei beregan egindako apustuarengatik eta guztien arteko elkarlana egiteko gonbitea luzatu die.
Hemendik aurrera, Urnietako EAJk gainerako zerrendakideak aukeratuko ditu, bai eta gobernu programa zehaztu ere. Horretarako, herriko eragile eta elkarteen parte hartzea bultzatuko dute Pagola eta bere taldekoek. “Erronka handia daukagu, baina ilusioz beterik gaude Urnieta eta Urnietarren alde lan egiten jarraitzeko”, ziurtatu du alkateak.
Nabarmenak...
Berria
2025/03/14
Berria
2025/03/06
Berria
2025/03/01
Berria
2025/02/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31