Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/01/29

Bilduk, datu okerrak erabiliz, errauskailuaren aurkako obsesioarekin jarraitzen du

Xabier Ezeizabarrena batzarkide jeltzaleak azpimarratu du Bilduk zabor gaiarekin Gipuzkoa sartu duen biribulgeneari bueltaka jarraitzen duela
 Bilduk, datu okerrak erabiliz, errauskailuaren aurkako obsesioarekin jarraitzen du

Ingurugiro foru diputatu Iñaki Errazkinek egindako adierazpenen ondoren non esaten duen zabortegira bideratutako hondakinak 20.000tonatan murriztu direla, batzarkide jeltzale den Xabier Ezeizabarrenak honakoa adierazi du : “berriro ere agerian jartzen da Bilduk, zabor gaiarekin Gipuzkoa sartu duen biribilgunean bueltaka jarraitzen duela”.”Legealdia amaitzear dagoenean eta hondakinen balorizazio energetikoaren proiektua geldiarazteko aldebakarreko erabakiaren ondoren , datu okerrak erabiliz errauskailuaren aurkako obsesioarekin jarraitzen du” “Akaso Eibar inguruko landagune batean uzten ari diren tonaka hondakin organikoaz ari da, edo baita konposta egiteko Funes, Itxaso, eta Caparrosora ere bidaltzen ari direnaz, guztiak itzulerarik gabekoak. Logikoa izan daiteke Gipuzkoatik kanpo “esportatzen” dena gure zabortegien estatistiketan ez agertzea” esan du Ezeizabarrenak.

Horrela nabarmendu du: “organikoa Lurraldetik kanpo bidaltzea, lau urte hauetan Bilduk egindako kudeaketaren porrotaren adierazle garbia da. Legealdi osoan Bergarako Epelen konpostaje planta eraikitzeko beharrezko makinak sartzeko ez dira gai izan, eta hori orain dela urtebete iragarri zutenean aurtengo urtarrilerako prest izango zela”.

Era berean gogoratu du: “Epele eta Lapatxeko plantekin bakarrik nekez tratatu daitezke 13.000tona organiko baino gehiago, eta beraz Gipuzkoak beste hainbeste zirkulaziotik ateratzen jarraituko du, beraien datuen arabera 25.000 tona biltzen bait dira”.

“Aipatutakoaz gain, jarraitu du, Bilduk, bere ´sormen handiko kontabilitatea´ erabiliz, kontabilizatu gabe jarraituko dute araztegietako lohiak eta IMEHAk, ezin dugu eta ahaztu hauek ere hiri hondakinak direla, etxeetakoak bezala. Bilduk egindako “komenentziako kontabilitatea” bat dator tramitatzen ari diren Lurraldeko Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plangintzaren aldaketarekin. Txostenak ez ditu jasotzen milaka tona lohi eta IMEHAk”.

Halaber adierazi du: “Errazkinek esandakotik adierazgarriena aipatu duen proiektatuta zegoen errauskailuaren ´gaindimentsionamendua´ da. Izan ere, gaindimentsionatuta zegoela esatea, “dimentsioak” aparte sistema egokia litzatekeela esatea bezala baita. Ez da haurreneko aldia antzeko zerbait entzuten dugula: ez da arriskutsua, beharrezkoa izan zitekeen, baina ez dugu egingo”.

Gogoratu du nola GHKko abokatuek, Debabarrenako mankomunitateak ezarritako demandari erantzunez esandakoa: “ jakina da PIGRUG, DdP eta PTSIRUG indarrean daudela, errauskailua aurreikusten dela dokumentuetan eta dokumentuak aldatzen ez diren bitartean egin beharreko azpiegitura dela”.

Ezeizabarrenak gehitu du: “lau urte eta gero Bilduk bi proiektuen zirriborroak bakarrik egin ditu eta beraiek komunikabideen aurrean agertzeko asmoz. Ez dute ausardiarik izan Batzar Nagusietan aurkeztu eta onartzeko, eta indarrean dagoen ingurumen legearekin bat ez datorren TMB planta eta Zestoako harrobian ezinezkoa litzatekeen geldoen zabortegia planteatzen dute”. Errazkinek, bere hondakin plangintzarentzat finantziazioa itxi duela esandakoari buruz, batzarkide jeltzaleak azpimarratu du : “gehienez, ingurumen baimenik ere ez duten azpiegiturak egiteko izango da”.

Epeleko plantari buruz dio: “zalantza dugu finantzatzeko beharrezkoa den mailegua eduki aurretik esleitu ote den. Dena dela jakin beharko genuke banku alemanak exijitutako baldintzak zein diren, kontuan izanik mailegu hau bere arduradunek porrotera eramandako GHK elkarte publikoari eman diola” eta galdetu du: mailegu honek zer ondorio dakarkio Foru Aldundia berari?”.

Amaitzeko jakinarazi du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren batzarrean ez dela Errazkinek iragarritakoaren inguruko informaziorik eman. “Beti bezala galdera asko eta erantzunik ez. Hau da Bilduren gardentasuna. Hau bere Gipuzkoa Berria”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube