Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Markel Olanok nabarmendu du lehen sektoreak produktuen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko egin duen apustua
EAJren Aldundirako hautagaiak esnea ekoizten duten Urnietako enpresak eta etxaldeak bisitatu ditu Mikel Pagola alkate jeltzalearen eskutik.
Gipuzkoako Aldundirako EAJren hautagaia, Markel Olano, Urnietan izan da Mikel Pagola, bertako alkate jeltzalearen eskutik, herria eta herritarren beharrak ezagutzeko. Goiz-goizetik, enpresak eta intereseko lekuak bisitatzen aritu da, eta arreta berezia eskaini dio Urnietan garrantzia handia daukan lehen sektoreari. Horretarako, esnea ekoizten duten enpresa eta etxaldeetan izan da, eta nola lan egiten duten ikusi ahal izan du. Lehen orduan, Iparlat eta Kaiku enpresetako instalazioak ezagutu ditu, eta, jarraian, fabrika hauek hornitzen dituzten abeltzainekin batzartu da. Bilera hauei esker, Gipuzkoako lehen sektoreko agenteek produktuen kalitate gorena eta seguritatearen alde egin duen apustua ezagutu du. “Euskadiko elikagaien industria sektore estrategiko bilakatu da ikerketa eta berrikuntzan egin duen esfortzuari esker. Eta horrek kalitate eta seguritate berme guztiak ematen dizkie ekoizten dituzten produktuei”, ziurtatu du.
Jakinarazi duen bezala, bikaintasunaren alde egindako apustua produkzio katearen hasieratik amaieraraino ematen da; baserrietan hasi eta Urnietan bisitatutako lantegietaraino. “Berrikuntzari esker, lehen sektorean produktu lehiakorrak egitea lortu dute. Eta horri esker, Gipuzkoako esne ekoizleak Europako merkatuaren gorenean daude: urtero 650 milioi esne ontziratzen dituzte”, zehaztu du lehen sektoreak egindako esfortzua nabarmentzeko.
Bisita horien ondoren, ordezkari jeltzaleak udaletxera joan dira, eta handik herriko kaleetan barrena ibili dira beharrak eta hobe litezkeen guneak ezagutzeko. Besteak beste, Idiazabal kaleko irisgarritasun arazoen berri izan dute Mikel Pagola alkatearen eskutik. Izan ere, herri osoa zeharkatzen duen kale honek gabezia handiak ditu trafiko handia jasaten duelako. Hori dela eta, Aldundiari egoera aldatzeko ahalegina egin dezala eskatu dio Pagolak, kalearen jabegoa Aldundiarena baita. Era berean, mota honetako arazoak konpontzeko, erakundeen elkarlana behar-beharrezkoa dela azpimarratu du alkateak.
Eguna amaitu aurretik, kiroldegia, Salesiar ikastetxea, arte eszenikoen Sarobe zentroa eta Babilonia gunea bisitatu dituzte. Azken honetan, etxebizitza berriak eta Egape eskolako DBHko ikasleentzako egindako eraikin berria ikusi dituzte. “Oso egun aberasgarria izan da Urnietako erradiografia zabala egiteko balio izan digulako, eta baita bertako herritarren kezka eta beharrak ezagutzeko ere”, azaldu du Olanok.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/04/09
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13