Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eusko Jaurlaritzak hezkuntza eta industriaren alde egiten duen apustua pausu sendoak ematen ari da Bergaran
EAJ-PNV Miguel Altuna eskolaren lizitazioaz zoriontzen da. Lanbide Heziketako eskola berria errealitate bihurtuko da laster. Eusko Jaurlaritzak San Martin eskola publikoan 4 milioi euro inguru inbertitu ditu.EAJ-PNV-k komunikatu bat argitaratu du Bergarako Miguel Altuna lanbide heziketako eskola berriaren lizitazioaz zorionduz, eta bergararrentzat albiste bikaina dela adieraziz. Jeltzaleek uste dute beharrezkoa dela hezkuntzaren eta lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egitea Bergararen egoera ekonomikoari buelta emateko. EAJ-PNV lanean aritu da Miguel Altuna eskola berria eraikitzeko prozedura legealdi honetan bertan has dadin, industria prestakuntzarako heziketan giltzarri izango delako. Miguel Altuna Bergara zein eskualdeko enpresekin elkarlanean eta lanbide heziketan erreferente izan da Euskadin.
EAJ-PNVren iritziz, Debagoienak eta bereziki Bergarak egun bizi duten industria krisi sakonari aurre egiteko ezinbestekoa da jendea trebatzeko medioez hornitzea eta, bide berean, herri administrazioetatik gure herriaren etorkizunerako politika ekonomikoak martxan jartzearen lidergoa hartzea. Alabaina, Bilduk ez du industria eta ekonomia politikarik, “8 urte daramatzagu Bergararako eredu ekonomikorik gabe, bizitza kalitatea bermatuko duen industria eta bertako langileak lehentasun ez direlarik eta gure herria egundoko abiadan desindustrializatzen utziz”. Honen aurrean EAJ-PNVk badauka eredu ekonomiko argia, enpresekin etengabeko erlazio eta elkarlanean oinarritzen dena, harreman iraunkorrarekin eta berebizikoa den elkarlan publiko-pribatuarekin. Bide honetan, EAJ-PNVk uste du pausu garrantzitsua dela hezkuntzaren aldeko apustua.
Gainera, MAI berria eraikitzeko obren lizitazioaren argitalpenak San Martin eskola publikoko Ipintza eraikin berria inauguratzeko jaiarekin bat egin du, Eusko Jaurlaritzak 4 milioi euro inguru inbertitu dituelarik bertan. Modu honetara, San Martin herri eskolak zuen espazio faltaren arazoa bukatutzat ematen da eta honela bere ikasleei kalitatezko hezkuntzarako instalakuntza berriak eskaintzen dizkie. EAJ-PNVk uste du bi obra hauek, pasadan legealdian UNEDen Seminarioko instalakuntzak hobetzeko egindako lanekin batera, bai azpiegitura publikoetan zein parte-hartze publikoa duten Bergarako hezkuntza azpiegiturak hobetu eta osatzen dituztela.
Nabarmenak...
GBB
2025/01/16
DONOSTIA
2024/12/30
Gipuzkoa
2024/12/20
Gipuzkoa
2024/12/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31