IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/01/26

“Zure Errenteria- Tu Errenteria” ekimenak gazteei zuzendutako etxebizitzei buruzko bilera bat antolatu du

Bileran parte hartuko dute Maite Peña alkatetzarako hautagaiak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria den Miren Saratxagak. Zure Errenteriak gazteak jardunaldi honetan parte hartzera animatu nahi ditu beraien ekarpenak egin eta Eusko Jaurlaritzaren eskaintza ezberdinen inguruko informazioa jaso dezaten.
“Zure Errenteria- Tu Errenteria” ekimenak gazteei zuzendutako etxebizitzei buruzko bilera bat antolatu du

“Zure Errenteria- Tu Errenteria” EAJ-PNVk Errenteriaren etorkizuneko proiektua osatzeko, errenteriar eta gizarte eragile ezberdinen proposamen eta eskaerak jasotzeko abian jarritako ekimena da. Iniziatiba honen baitan, Errenteriako bizilagunen bizitza kalitateari eragiten dien hainbat gairen inguruko bilerak antolatzen ari dira.

Aste honetan zehar etxebizitza problematika jorratuko da, batez ere gazteei dagokienean, aurreko astean gure herriko higiezinen sektorearekin bilera egin ondoren. Kolektibo ezberdinei entzun nahi zaie etxebizitza beharraren inguruko arazo konkretuak aztertu eta bideragarritasuna duten proposamenak egiteko asmoarekin. Bide honetan, Maite Peña buru duen EAJ-PNVren “Zure Errenteria – Tu Errenteria” ekimenak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendari den Miren Saratxaga gonbidatu du bilera horretara eta Errenteriako gazte guztiei gonbitea luzatu nahi die Koldo Mitxelena plazako 3. zenbakian, Batzokia tabernaren alboan kokaturiko “Zure Errenteria” egoitzan arratsaldeko 19.30etan egingo den bileran parte har dezaten.

Miren Saratxagak, Eusko Jaurlaritzatik etxebizitza sozial bat lortzeko mahai gainean jartzen diren aukera ezberdinak azalduko dizkie gazteei eta bestetik gazteek egindako eskari, proposamen eta iritziak jasoko ditu.

“Zure Errenteria - Tu Errenteria” ekimenak hurrengo asteetan ere lanean jarraituko du herritarrek email, sare sozial eta lokalean bertan egindako ekarpenetan aipatzen dituzten gai ezberdinak jorratuz eta baita Errenteriaren etorkizunerako EAJ-PNV rentzat ardatz nagusiak diren gaiak landuz. Honela, Errenteria murgilduta dagoen gelditasun inertzia gainditu nahi da eta egungo egoerari buelta ematen lagunduko dioten eta bide batez ekonomia espektatibak eta nortasuna emango dioten dinamikak aurrera eraman nahi dira.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube