IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/01/27

Jonan Fernandez: “Kontziente gara zein puntutan dagoen Euskal gizartea eta hori dela eta etorkizuna baikortasunez ikusten dugu”

Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkari Nagusiak Oñatiko Santa Ana aretoan Euskadiren bakegintzarako planaren ildo nagusiak azaldu zituen.
Miren Elgarresta, Jonan Fernandez

Jonan Fernandezek ikuspegi eraikitzailea izan zuen hizpide eta baieztatu zuen, “badakigu Espainiar estatua zein puntutan dagoen bere terrorismoaren aurkako blokeo estrategia politikoa dela eta, eta susmoa dugu Ezker Abertzaleak eta ETAk ez duela inolako erabakirik hartuko 2016 urte aurretik, aitzitik, Eusko Jaurlaritzak erabaki du bake planean lanean jarraitzea etenik gabe, badakigulako zein puntutan dagoen Euskal Gizartea eta badakigulako ere, gizartearen %80ak Eusko Jaurlaritzak alor honetan egin duen eta egiten ari den lana  babesten duela”. Jonan Fernandezek baikortasunez ikusten du etorkizuna, betiere ikuspegi eraikitzailea kontutan izanda, gizartearen jarrera aintzat hartuta, autokritika eginda eta alde guztien artean elkargune bat bilatzen saiatuta.  “Horixe da etorkizun hurbilean dugun erronkarik handiena” ziurtatu zuen Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkari Nagusiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube