Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/01/28

Bilduk ez du borondaterik izan ekonomia sustatzeko foru arauak betetzeko

Batzarkide jeltzale Eider Mendozak salatu du, Foru Aldundiaren proposamenak, hain zuzen ere, 2015eko aurrekontu luzapena kudeatzeko kreditu gehigarriak eta konpromiso kredituen gaineko proposamenak, ez duela berme juridikorik.
Bilduk ez du borondaterik izan ekonomia sustatzeko foru arauak betetzeko

Ogasun eta Finantzetako foru diputatu Helena Francok parte hartu du gaur eguerdian Gipuzkoako Batzar Nagusietako izen bereko batzordean. Bertan segidako Foru Arau proiektua aurkeztu du: 2015eko aurrekontu luzapena kudeatzeko kreditu gehigarriak eta konpromiso kredituak onartzeko Foru Arau proiektua. EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozak gogorarazi dio, 2015eko aurrekontua ez zela onartua izan Foru Aldundiak ez zuelako borondaterik izan. Horiek horrela, Mendozak honakoa salatu du: “Foru gobernuak gaur proposamena egin du eta aurrekontua aurkeztutakoan egin zuen akatsa errepikatu du. Hau da, Bilduk ez du borondaterik izan ekonomia sustatzeko foru arauak betetzeko, hain zuzen ere, Batzar Nagusiek onartutako foru arauak”.

Horren harira, Mendozak segidakoa azpimarratu du: “Baldintza hori – foru arauak betetzea – betetzeko eskatu genion Foru Aldundiari 2015eko aurrekontua onartzeko eta, orain, gauza bera eskatzen diogu. Hori dela eta, harrigarria iruditzen zaigu foru gobernuak orain guri eskatzea ardura izateko, izan ere, foru gobernuak berak ez zuen bete Batzar Nagusien gehiengoak onartutakoa”.

Era berean, batzarkide jeltzaleak salatu du, Foru Aldundiaren proposamenak ez duela berme juridikorik. Gainera, Bilduk gardenak izateko eskatu die gainerako taldeei eta, gero, Bilduk ez du esaten zein arrazoi dela eta egin behar diren proposatzen dituen kreditu gehigarri eta konpromiso kredituak.

Eider Mendozak, halaber, adierazi du, EAJ-PNVk ez dituela zalantzan jartzen beharrak, baizik eta jeltzaleek Foru Aldundiari eskatzen diote Batzar Nagusiek onartutakoa betetzeko. Beraz, onartezina da Foru Aldundiak berriro ere akats bera egitea eta, bere ardura bete ordez, gainerako batzarkide-taldeei errua botatzea.

Bidegirentzat 8,9 milioi euroko kreditu gehigarria eskatzea irreala da

Ogasun eta Finantzetako batzorde berean parte hartu du Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugartek. Bertan, Ugartek segidako Foru Arau proiektua aurkeztu du: Bidegi foru soziestatearen finantza beharrei aurre egiteko kreditu gehigarria onartzeko Foru Araua. EAJ-PNVren batzarkide Joseba Antxustegik honakoa esan du: “Behin Bidegiren zenbakiak eta foru diputatuaren azalpenak entzunda, badirudi zenbakiak erabili nahi dituela iritzi jakin batekin bat egiteko”.

Horren harira, Antxustegik segidakoa esan du: “Bidegik 2014.urtearen amaieran 105 milioi euro bildu ditu eta 2015erako aurrekontua 107 milioi eurokoa da, hau da, 2 milio euro gehiago, hain zuzen ere, aski gaindituko den diru-bilketa. Izan ere, bidesarien tarifa %3,5 handituko da eta trafikoa ere handituko da. Beraz, Foru Aldundiak 8,9 milioi euroko kreditu gehigarria eskatzea irreala da”. Gainera, Bidegiko kontseilariei atzo emandako datuen arabera – hain zuzen ere, 2014ko azaroko datuak –, foru sozietatearen ustiapenaren emaitza 27 milioi eurokoa izan da. Gogoratu behar da, 2014ko aurrekontuan 22 milioi euroko ustiapen-emaitza aurreikusten zela, beraz, %20 baino gehiagoko desbideratze positiboa egon da.

Azkenik, hona hemen Joseba Antxustegiren hitzak: “Bada garaia Bilduk honako aitzakia baztertzeko: Bidegi kaos bat dela lehengo kudeatzaileen erruagatik. Izan ere, baldin eta lau urteren ondoren ez badu lortu zenbakiak koadratzea, zerbait gaizki egin duelako da. Gainera, horretan guztietan badu zerikusia, Bidegiren diru-bilketa txikiagoa izateko Bilduk hartu dituen hainbat neurri, Deskargako bidesariaren ezarpena atzeratu izana, eta N-I errepidean atzerriko kamioilarientzat bidesaria jarri nahi ez izana. Horiek guztiek erakusten dute, ez dela beharrezkoa onartzea 8,9 milioi euroko kreditu gehigarria”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube