Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Andoaingo alkateak bere aldeko propaganda egiteko erabiltzen ditu parte hartze prozesuak
EAJk salatu du Bilduk ez dituela herritarren ekarpenak kontutan hartzen, eta parte hartze prozesuak “ezkutuko propaganda” egiteko erabiltzen dituela.
Andoaingo EAJk deitoratu egin du Udala herrian egiten ari den parte hartze prozesua, herriko alkatea, Ana Carrere, “bere aldeko propaganda egiteko” erabiltzen ari delako. ”Herritarrak deitzen ditu, baina ekarpenei entzungor egiten die. Ustezko parte hartzea Bildu egiten ari den proiektu gutxien berri emateko bakarrik erabiltzen du. Propaganda egiteko, alegia”, salatu du Andoaingo Alkatetzarako EAJren hautagaiak, Mari Jose Izagirrek.
Jeltzaleak azaldu duenez, Carrere anderea auzoz auzo egiten ari den parte hartze prozesuak “hutsune eta gabezia handiak” ditu. Izan ere, alkateak herritarren ekarpenak aintzat hartuko zituela esan bazuen ere, egindako proposamen gehienei “entzungor” egin die. Ildo horretan, nabarmendu du Udal Gobernuak aldebakartasunetik diseinatzen dituela proiektuak, eta Bilduren asmoekin zerikusirik ez dauzkaten ideiak, edota deseroso egiten zaizkionak, “alboratu” egiten dituela. Bere ustetan, Bilduk azken bi urteotan egindako kudeaketak “argi utzi du” Carrereren Gobernua “ezker abertzalearen esanetara dagoela eta proposamen sektarioenak bultzatzen dituela”.
Izagirrek salatu du Andoaingo Udalak ez duela apenas proiekturik egin legealdi honetan; eta, egin dituen gutxiak, parte hartze prozesuetan “saltzen” dituela. Adibide batzuk jarri ditu frogatzeko “ezker abertzaleak parte hartze prozesuak propaganda egiteko bakarrik erabiltzen dituela”.
Hondakinak: Udalak hondakinen kudeaketaz hitz egiten du, baina ez du edukiontzi marroia modu integralean instalatu, oposizioko alderdi gehienek azken urteetan eskatu diogun arren. Horren ordez, konposta egiteko gune gutxi batzuk antolatu ditu, baina ez nahikoak, eta arazoak mahai gainean jarraitzen du. Herritarren eskariari ez zaio erantzunik eman.
Txakurren kakak: Gai hau konpondu beharrean, ikerketa zabalak enkargatzen jarraitzen du Bilduk. Baina ez da arazoari irtenbidea bilatzeko gai izan. Ez du egun indarrean dagoen ordenantza ere betetzen eta ez du kaleen garbiketa bermatzen.
Soinua mugatzeko panelak: N-1 errepideak herritarrei eragiten dizkien eragozpenak ezagutu ostean, txosten bat eskatu zuten Bilduko agintariek, baina ez dute ezer gehiago egin. Aldiz, egoera bertsua duten inguruko herrietan arazoa konpondu dute soinua mugatzeko panelak jarri ondoren.
Herriko Ur Hoditeria: Udalaren ahotik honi irtenbide bat bilatu behar dela entzutea harrigarria da, azken hiru urteotan ur hodien sarea konpontzeko egin diren proposamen guztiak alboratuak izan baitira. Orain arte, ur sarea pribatizazioaren aldeko joera izan dute Bildukoek.
Honekin guztiarekin, Andoaingo EAJk eskatu dio alkateari entzun ditzala gainerako alderdiek eta herritarrek egiten dituzten proposamenak, eta parte hartze prozesuak “behar bezala” erabil ditzala. “Parte hartzeari buruz asko hitz egiten da azkenaldian, baina edukirik gabeko hitz hutsalak dira. Benetako parte hartzea ahalbidetzeko moduak bilatu behar dira, gainerakoan, ez diogu mesederik egingo ez parte hartzeari, ezta herritarrak politikariengana hurbiltzeko egiten den ahaleginari”, ziurtatu du.
Bere alderdiak parte hartzearen alde egin duen apustua berretsi du Izagirrek. Eta, horretarako, burutzen diren planak herritarren eskutik aztertzeko beharra azpimarratu du: “Herritarrek jakin egin behar dute zertan gastatzen den haien dirua, eta baita haiek egin dituzten ekarpenek aurrera egin duten ala ez. Egindakoaren berri kontu ematea ezinbestekoa da kudeaketa publiko gardena egin nahi bada”, ondorioztatu du.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/04/09
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13