Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk Oinarrizko bizigarritasun baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitza hutsei OHZ (IBI) zerga deuseztatzea proposatu du
EAJ-PNVko udal taldeak jakinarazi du Ondasun Higiezinen Zergaren gainordainketak ez duela alokairua sustatu eta bidezkoak ez diren egoerak sorrarazi dituela, hala nola, bizigarria izan eta etxebizitza alokairuan jarri ahal izateko aurretik inbertsioak egin behar diren kasuetan. Jeltzaleek adierazi dute Bilduko udal gobernua EAJ-PNVk egindako planteamenduarekin bat datorrela, nahiz eta etxebizitzaren bizigarritasuna zehazteko beste irizpide batzuk proposatzen dituzten.EAJ-PNVko udal taldeak Bilduko gobernuak iragarritako eta osteguneko udalbatzan jorratuko diren udal tasen izozteari buruzko iritzi eta ordenantza fiskalen gainean egindako proposamenak jakinarazi dituzte prentsa ohar bidez. EAJ-PNVko bozeramaileak aditzera eman duenez, ados daude udal zergen izoztearekin eta baita gobernuak proposatutako zenbait aldaketa txikirekin ere, baina talde jeltzalea ez dago ados “etxebizitza hutsei” aplikatzen zaien Ondasun Higiezinen Zergaren %100 gainordainketarekin.
Horren harira Idoiagak azaldu du zerga honen aplikazioak bidezkoak ez diren egoerak sorrarazten dituela, alokairuan jarri ahal izateko etxebizitzetan inbertsioak egin behar dituzten kasuetan adibidez, horiek bizigarritasun baldintzak bete ditzaten. “Halaber, jarraitu du zinegotzi jeltzaleak, OHZren gainordainketak ez du alokairua sustatu, horregatik etxebizitza hutsei ezarritako zerga deuseztea proposatu dugu etxebizitzak oinarrizko bizigarritasun baldintzak betetzen ez dituen kasuetan”.
Ildo beretik, Idoiaga bozeramaileak aitortu du Bilduko udal gobernua bat datorrela EAJ-PNVk egindako planteamenduarekin, baina etxebizitzen bizigarritasuna zehaztu ahal izateko beste irizpide batzuk aztertzea proposatzen du. “Positiboa da guretzat Bildurekin OHZ gainordainketa ezabatzea adostu izana, eta beste irizpideak aztertzeko prest gaude” aitortu du.
“Hala eta guztiz ere, gaineratu du Lourdes Idoiagak, zaborren tasaren inguruan desadostasunak ditugu”. “Nahiz eta 2015eko zabor tasa izoztu, zerbitzu honek udal diru kutxetan defizita sortu du, eta horregatik, gure taldea abstentzioan geratuko da osteguneko ordenantza fiskalei buruzko udalbatzan” jakinarazi dute.
Azkenik, EAJ-PNVko udal taldeak adierazi du zergen inguruko politikak ez duela diru bilketa helburu izan behar eta zerbitzu publikoen jasangarritasuna bermatu eta bidezkoak ez diren egoerak ekidin behar dituela, are gehiago bizi dugun krisi garaian.
Nabarmenak...
GBB
2025/01/16
DONOSTIA
2024/12/30
Gipuzkoa
2024/12/20
Gipuzkoa
2024/12/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31