Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2014/06/27
Kirol ikuskizunen dimentsio soziala eta ekonomikoa
Anoetako estadioko instalazioetan egingo da bihar (larunbata, ekainak 28) Donostian antolatu eta gauzatzen diren formato handiko kirol ikuskizunen eragin sozial eta ekonomikoen inguruan hausnartzeko jardunaldi bat. “Donostia: kirol ikuskizunen dimentsio soziala eta ekonomikoa” izenburuko jardunaldi horretan Behobia-San Sebastian, Donosti-Cup, Donostiako Klasika eta Errealeko hainbat ordezkarik hartuko dute parte eta Donostian garrantzi handiko jardun ekonomiko eta sozialeko alor honi buruz arituko dira.
Donostiako EAJ udal taldeak antolatu du jardunaldia eta talde jeltzaleak bai hirirako, bai haren etorkizunerako interes handiko arlo ezberdinak aztertzeko antolatu eta antolatuko dituen zenbait arlokako zitaren segida da. “Donostiak gaur egungo krisia gainditzea ahalbideratuko dioten motore ekonomikoak suspertzeko erronkari egin behar dio aurre. Gure hirira milaka bisitari erakartzen duten kirol ikuskizun handien antolaketak izan behar du nahi dugun Donostia lehiakor eta kementsua lortzeko oinarrietako bat”, nabarmendu du Donostiako EAJ udal taldeko bozeramailea den Eneko Goiak.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/04/09
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13