IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/27

EAJ kezkatuta dago Tolosak islatzen duen utzikeria irudiagatik

Jeltzaleek jakinarazi dute eraikin publikoei erabilera pribatua ematen ari direla pankarta eta kartelak espazio publikoetan ezarriz. EAJko udal taldeak adierazi du beharrezkoa dela Bilduko gobernuak ordenantza betearaztea Tolosa txukun eta garbi mantentzeko.
EAJ kezkatuta dago Tolosak islatzen duen utzikeria irudiagatik

EAJko udal taldea kezkatuta dago Tolosak islatzen duen utzikeria irudiagatik eraikin eta espazio publikoetan geroz eta pankarta eta kartel gehiago dagoelako. Olatz Peon zinegotzi jeltzaleak azaldu duenez, deigarria izan da zenbat kartel eta pankarta ezarri diren kaleetan San Juan jaietan, kultur etxeko balkoia ere pankartez josita zegoen udal korporazioa eta tolosar guztiak bertan biltzen diren San Juan egunean. “Pena da Tolosarrek eta komertzioek herria eta kaleak apaintzeko egiten duten ahalegin eta lana horrela zapuztea, Tolosaren irudirik atsegin eta politena islatu baino zakarkeria nagusitzen delako pankarten ondorioz” gaineratu du.

Badirudi zenbait taldeek askatasun osoa dutela non nahi pankartak jartzeko eta espazio publikoei erabilera pribatua emateko, horregatik EAJko udal taldeak Bilduko gobernuari eskatu dio ordenantza betearazteko eta kartel eta pankartak kentzeko Tolosaren irudi ona bermatu eta San Juan jaietan herriak islatu duen utzikeria eta zikintasun irudia berriz ere ez errepikatzeko.

Azkenik, jeltzaleek adierazi dute beharrezkoa dela norbanako eta taldeek beren kartel eta pankartak ezarri ahal izateko horretara bideratutako espazioak sortzea, egun indarrean dagoen ordenantzak jasotzen duen modura. Halaber, herritar guztien inplikazioa ere ezinbestekoa dela azpimarratu dute guztion ardura baita eremu publikoa errespetatu eta zaintzea eta Tolosako kaleak garbi mantentzea, herriak txukuntasun irudia transmititu dezan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube