Aberri Eguna 2025

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/25

Trafiko aldaketak “adostea eta ez inposatzea” eskatzen du Ordiziako EAJk

Ordiziako EAJ udal taldeak “adostea eta ez inposatzea” defendatu du udalak onartutako trafiko aldaketen inguruan. Izan ere, “asko eta asko ez daude ados aldaketekin”.
Trafiko aldaketak  “adostea eta ez inposatzea” eskatzen du Ordiziako EAJk

Jose Miguel Santamaria EAJren bozeramailea “harrituta” azaldu da “udalak gai honetan ere nola jokatu duen ikusita”, eta adierazi du “halako aldaketa garrantzitsuak egiteko, beharrezkoa izaten dela prozesu bat non herritarrek beren iritziak eman ditzaten eta parte har dezaten”.

Santamariak, herritar askoren iritzi horrez gain, nabarmendu du: “kezka dago udalak ez ote duen asmoa gaur egungo egoera finkatzeko eta, hala, egiten diren aldaketek atzera bueltarik gabe uztea”.

Alde horretatik, bozeramaile jeltzaleak berriro esan du: “udalaren zeregin nagusia Ordiziako benetako arazoak konpontzea da eta honelako erabakien bidez ordiziarrei zailtasunak jartzen zaizkie herrigunean kotxez ibiltzeko. Arazoak ez dira konpontzen trafiko guztia populazio dentsitate handiko zonetara eramanez eta ezta ikastetxeak dauden zonetara eramanez ere; horrela, gainera, arriskua handitzen da”.

Era berean, salatu du autobus bidezko garraio publikoa, galtzen ateratzen dela, “Ordiziatik pasatzen uzten ez zaiolako” eta adierazi du “gobernu taldearen presa eta inprobisazioaren” ondorio direla zenbait gunetan egiten ari diren obrak, “aurreko obrak amaitu zirenetik bi hilabete eskas pasa direnean, eta horrekin 2014ko aurrekontuetan obretara bideratutako partida guztia agortu da”.

Zinegotzi jeltzaleak defendatu du: “inor baino lehen udalak eredu izan behar du eta onartua eta indarrean daukan araudia bete behar du” eta Igor Eguren alkateari eta Iban Asenjo arloko arduradunari eskatu die Ordiziako Mugikortasun Planak printzipio moduan xedatzen duen honoko hau kontuan izateko: “oso komenigarria da hainbat neurri hartzea, ezer baino lehen zenbait ohitura aldatzera behartzen diren herritarrak aurrez aurre kontra jarri ez daitezen” eta “mugikortasuna sustatzeko neurriak ez dira inposatu behar; eraginkorrak izango badira, ahalik eta adostasun handiena lortu behar da haien inguruan”. “Hain zuzen ere, egin dutenaren kontrakoa”, gehitu du.

Azkenik, Santamariak alkateari eskatu dio “jarreraz aldatu eta ordiziarrak kontuan izateko eta jendearen iradokizunak eta iritziak jasotzeko halako aldaketa drastikoak egin aurretik”; izan ere, “entzuteko gaitasuna alkate on batek eduki behar duen dohainetako bat da” esanez amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...