Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
7 mozio aurkeztuko ditugu osoko bilkuran, baita hiriko plaza bati Ramon Labayen alkate ohiaren izena emateko proposamena ere
Talde jeltzale donostiarraren iniziatiben helburuak besteak beste Anoetako estadioa birmoldatzeko lanen hasiera lehenbailehen hastea, Alde Zaharrean Orixe ikastola egon zeneko eraikinean LH-ko zentro berria kokatzea, Loiolako Erriberetan gizarte zerbitzugunea kokatzea, Txomin-Martuteneko bidegorriaren gabeziak edota Felipe IV. kirol pisten egoera zuzentzea dira
Donostiako EAJ-PNV udal taldeak iniziatiba sail bat aurkeztuko ditu biharko Osoko Bilkuran (9:30etan); horien artean nabarmentzekoak dira gaur egungo Santa Catalina plazari Donostiako alkate izandako Ramon Labayen zenaren izena emateko proposamena eta mozio bat udal Gobernuari eskatuz Anoetako estadioa birmoldatzeko lanen gestioak azelera ditzala, lan horiek 2015ean has daitezen. Beste iniziatiba baten helburua Orixe ikastola kokaturik egon zen eraikina eusko Jaurlaritzak abian jarri nahi duen LH-ko zentro berri bat jartzeko bideratzea da.
Santa Catalinako plazari Ramon Labayenen izena emateko proposamenak, aurreko astean Hirigintzako udal Batzordearen onespena izan zuenak, “hiriak egun ezagutzen dugun Donostia eraikitzeko giltzarria izan zen Ramon Labayeni ondo baino hobeto merezitako omenaldia eskaintzea” ahalbideratuko du; nabarmendu du Donostiako EAJ-PNVko bozeramailea den Eneko Goiak.
Talde jeltzale donostiarrak aurkezturiko mozioak:
-Kanpandegi kaleko eraikina (Orixe ikastola kokatuta zegoenekoa) LH-ko zentroa izan dadin bideratzea
-Hiriko udal Emergentzien Plana eguneratzea
-Anoetako estadioaren birmoldatzea
-Loiolako Erriberetako gizarte zerbitzugunea
-Txomin-Martuteneko bidegorria birplanteatzea
-Donostibus-en 33 lerroa zabaltzea
-Felipe IV. kirol pisten egoera
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/04/09
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31