Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/09

Donostiako EAJ-k eskatu dio udal gobernuari “lehenbailehen” heldu diezaiola aurreikusita dagoen Igeldoko eskolen berritzeari

“Proiektua gauzatzeko 210.000 euroko diru partida dago eta partida hori 2012an Bilduk eta EAJ-PNVk adostu zuten Inbertsio Planean zegoen jada. Ordutik pasa diren bi urteotan ez da ezertxo ere egin, eraikina gero eta hondatuago dago eta arin jokatzen ez bada eraikina eskola zentroa izaten jarraitzeko bidegarritasuna ere arriskuan egon liteke. Aurreikusitako dirua dute, beharra begibistakoa da eta konpetentzia udalarena eta soilik udalarena da; udal Gobernuak ezin die Igeldorekin eta igeldotarrekin dituen erantzukizunei ezikusiarena egiten jarraitu”, nabarmendu du Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak.
Donostiako EAJ-k eskatu dio udal gobernuari “lehenbailehen” heldu diezaiola aurreikusita dagoen Igeldoko eskolen berritzeari

EAJ udal taldeak alkatea, Juan Karlos Izagirre, interpelatu du azal dezan zer dela-eta Donostiako Udalak ez dien oraindik heldu Igeldoko eskolen etxeko berritze lanei; “nahiz eta proiektua gauzatzeko 210.000 euroko diru partida dago eta partida hori 2012an Bilduk eta EAJk adostu zuten Inbertsio Planean zegoen jada. Ordutik pasa diren bi urteotan ez da ezertxo ere egin, eraikina gero eta hondatuago dago eta arin jokatzen ez bada eraikina eskola zentroa izaten jarraitzeko bidegarritasuna ere arriskuan egon liteke. Bilduk ez du aitzakiarik denbora honetan guztian ezer egin ez eta egoera deitoragarri hau gehiago hondatzen uzteko, Gobernuari lanei lehenbailehen ekiteko eskatu behar dugu”, nabarmendu du Donostiako EAJ udal taldeko bozeramailea den Eneko Goiak.

“Igeldoko bizilagunek jakinarazi digute eraikinaren hondatze egoerak sortzen dien kezka, batez ere teilatuaren egoerarenak. Egoera hau larriagoa da eraikinaren babes mailarengatik, katalogoan D babes mailarekin baitago. Gobernuak ezer egin ez izana arazoa areagotzen ari da”, adierazi du Goiak.

“Igeldoren inguruan abian dagoen epai auziak ez du justifikatzen udal Gobernuak Donostiako auzo honekiko dituen erantzukizunak bertan behera uztea. Aurreikusitako dirua dute, beharra begi-bistakoa da eta konpetentzia udalarena eta soilik udalarena da; udal Gobernuak ezin die Igeldorekin eta igeldotarrekin dituen erantzukizunei ezikusiarena egiten jarraitu”, amaitu du Eneko Goiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube