Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eibarko zenbait guneek bizi duten utzikeria egoerari irtenbidea eman behar zaio
EAJk proposatu du 2013ko soberakineko 90.000 euro Mekolako eskailerak konpontzeko erabiltzea. Eva Juezek, halaber, Sansaburuko jolastokia eraberritzeko eskatu dute haurrek euria egin arren, non jolastu izan dezaten.
EAJko udal taldeko bozeramaile eta datozen hauteskundetan alkatetzarako hautagai den Eva Juezek, prentsa ohar bidez adierazi du beharrezkoa dela dauden oztopo-arkitektonikoak murriztea eta Eibarko zenbait auzotako utzikeria egoerei aurre egin eta irtenbidea ematea.
Ildo horretatik, Juezek azaldu du Mekolako eskaileren egoera oso txarra dela, eta ondorioz arriskutsuak direla bertatik pasatzen diren oinezkoentzat. Gainera, bozeramaileak adierazi du erdiguneko zati bat dela, Legarre auzoa hiriko erdigunearekin lotzen duena. “Atzeratzen ari den eskaileren konponketa hau, askotan eskatu dute bizilagunek, jarraitu du Eva Juezek, baina badirudi aipatu eremua biziberritzeko proiektua ez dela epe motzean gauzatuko”.
Horregatik, EAJk 2013ko soberakinetik, 90.000 euro eskailerak konpontzera bideratzea proposatu du, Eibarko mugikortasun arazoei irtenbide emateko eta zenbait auzoen egoera hobetzeko.
Bestalde, bozeramaile jeltzaleak azaldu du Sansaburuko eskola publikoko haurrek ezin dutela jolastu euria egiten duenean, kanpoko jolastokiaren estalduraren egoera dela eta. “Egin berri den obra izan arren, haurrek jolasten duten eremuko estalduraren egoera ez da egokia, gaineratu du Juezek, eta jolastokia beharrezkoa dute haurrek beren psikomotrizidadea lantzeko”. Horregatik, EAJren ustetan haurrek egoera onean dagoen jolastoki estalia behar dute, euria egin arren jolastu ahal izateko. Hori oinarri, EAJk azterketa bat egiteko eskatu eta Sansaburuko jolastokiaren egoera hobetuko duen erreforma martxan jartzeko proposamena egin du horretarako 120.000 euro bideratuz. Jeltzaleen aburuz, udal eskolen azpiegituren etengabeko egokitzapenak jarraipena helburu izan behar du beti.
Azkenik, Eva Juezek amaitu du esanaz EAJk eibartarren ongizate eta bizi kalitatea hobetuko duten proposamenak egiten jarraituko duela, udalerriko zenbait guneek bizi duten utzikeria egoerari irtenbidea emateko.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/04/09
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31