Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2006/12/19

Xabier Ezeizabarrena, EAJren hautagaia Donostiako Alkatetzarako

Xabier Ezeizabarrena, EAJren hautagaia Donostiako Alkatetzarako

36 urte ditu, Begoña Rezolarekin ezkondua eta hiru seme alaben aita da: Sofia, Tomas eta Jon, 6, 4 eta urte batekoa hurrenez hurren.

“El poeta y la Luna”(Sendoa, 2000, Julio Villar alpinistaren hitzaurredun) bere eleberria da. Xabier Ezeizabarrenaren gizatasunaren aurkezpenik egokiena. Bihotz zabaleko, bere inguruarekiko sentibera, ilusioz betea eta bizitzea tokatu zaigun mundu honetan dauzkagun arazo ezberdinen jakitun den gizona da.

Oso gaztetan, bidaiatzeko eta erlazionatzeko gogoak, lurralde ezberdinak bisitatzera bultzatu zuen, bere energiaren parte bat, mendia, eta honen adierazgarri diren balioetara zuzenduz. Himalaya, Alpeak, Euskal mendiak, Pirineoak eta berriro Gipuzkoara, gure geografia eta jendea berrezagutzeko duen grina etengabeak sustatuta. Itsasoaren maitale sutsua, bere kuttunei, egindako ibilbide pausatu eta sakonean jasotako baloreen zabaltzaile nekagaitza.

Administrazio eta ingurugiroko zuzenbidean espezializaturiko abokatu donostiarra. Euskal Herriko Unibertsitatetik Zuzenbidean Doktoreduna. Bere Doktore tesia EHUko Zuzenbideko fakultatean Epaimahai internazional baten aurrean euskaraz, ingelesez , frantsesez eta gaztelaniaz defendatu zuen “Parte hartze konstituzionalaren printzipioa azpiegitura handiek ingurugiroarengan duten eraginaren ebaluazioan lanarekin. Tesiari Aho batez “Cum Laude” bikain nota eman zioten epai mahaikide guztiek, D. Ramon Martin Mateo (Alicanteko Unibertsitatea), Mary Sancy And. (Lovainako Unibertsitatea), Eckard Rehbinder (Frankfurteko Unibertsitatea) Jose Allende (UPV/EHU) eta Jose Manuel Castells (UPV/EHU).

Donostiako Udaletxean EAJ-PNVko zinegotzi (2003-2007), taldeko bozeramalea eta Udaletxeko Zerbitzu Orokorretako Komisioko Presidentea da.

Arrantza eta itsas baliabideak zaintzeari buruzko gaietan ikerlari eta abokatu lanak egiteaz gain, Ingurune Adiskidetza eta Tartekaritzako Gorte Internazionaleko legelaria ere izan da. “Prestige” kasuan Gipuzkoako arrantzale kofradien federazioko eta Euskal Herri mailan, Estatu mailan eta Europa mailan ingurune kontuekin zerikusia zuten talde ezberdinen ordezkaria izan zen legegizon lanetan. Atlantikoko Egaluzearen Kontserbazioaren Komisio Internazionalaren (AEKKI) aurrean ere ordezkatu ditu Arrantzale kofradiak eta Itsas Geroa Elkartea. Arlo honetan argitaratu duen azken lana “Euskal arrantza Europar Batasunaren aurrean”, ( Pasaiako Kaia, 2006) izan da.

Akademi mailan, Zuzenbide Administratiboa, determinazio askea eta euskal Eskubide Historikoei buruzko zenbait argitalpenen egilea da.Bere azken monografikoetako batek, Europar Batasunaren testuinguruan Euskal Herriaren Eskubide Historikoen egoera aztertzen zuen. (Eusko Ikaskuntza, 2003, Miguel Herrero de Miñonen hitzaurreaz). Espainian, Erresuma Batuan, Estatu Batuetan eta Kanadan idatzi du kontu hauetaz.

Donostiako Zuzenbide fakultatean Ingurugiro gaietako irakaslea eta (UPV/ EHU)ko unibertsitateko Zuzenbide Konstituzional eta Administratibo saileko Ohorezko Laguntzailea da. International Bar Association-eko kidea. Oxford University-ko European Studies Centre de Saint Antony´s College-ko Irakasle Bisitaria izan da. Eusko ikaskuntza / Sociedad de Estudios Vascoseko Zuzenbide Publikoko ataleko Koordinatzailea da. Saiaketa eta eleberri gaietan bere lanik berriena “La ciaboga infinita. Una visión política y jurídica del conflicto vasco” (Alberdania 2005, Miguel Herrero de Miñonen hitzaurreaz). Granadako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen eskutik 2000 urteko Zuzenbide Publikoko Melchor Almagro sariduna izan da.
Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...