Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/07/15

Asko dago egiteko: anbizioa, mugikortasuna eta etorkizuneko proiektuak berreskuratzeko garaia

ZUREKIN ale honetan, Hondarribiko EAJ-PNVren udal taldeak hausnarketa sakona eta azterketa zehatza egiten du Abotsanitz buru duen egungo udal gobernuaren hiru urteko kudeaketaren inguruan.
Asko dago egiteko: anbizioa, mugikortasuna eta etorkizuneko proiektuak berreskuratzeko garaia

Honekin, talde jeltzaleak oposizio eraikitzaile, arduratsu eta propositibo gisa egiten duen lana balioesten du, herrirako estrategikoak diren proiektuak desblokeatzea eta udalerriko bizi-kalitatea modu errealean hobetzeko inbertsioak zein baliabideak lortzea ardatz hartuta.

Buletinak lehentasunez nabarmentzen ditu EAJ-PNVk Hondarribiaren erronka handien aurrean bultzatutako proposamenak:

     • Mugikortasuna eta bide-segurtasuna: Amuteko jarduketa eta Amutaldeko saihesbide berriaren lizitazioa bultzatzea trafikoa murrizteko, oinezko eta bizikletentzako Hondarribia eta Irun lotuko dituen ardatz jasangarri berria sustatzearekin batera.

     • Hiri-espazioen berrantolaketa eta aparkalekuak: Javier Ugarteko lurpeko aparkalekua egiteko prozedura lehenbailehen abiaraztea, Portu Auzorako eta Alde Zaharrerako mugikortasuna eta tokiko ekonomia errazteko.

     • Hirigintza eta irisgarritasuna: Harategi, Satarka eta Gipuzkoa plaza inguruak berritzeko idazketa lanak orain hastea, eta udal erakusketa gelaren kokapena berriz aztertu eta denentzako irisgarria izango den gune segurua bermatzea.

     • Guadalupeko eremua biziberritzea: Aisialdirako mahai eta bankuak berritzea, ostalaritzako behin-behineko zerbitzua abian jartzea eta santutegiko freskoak zaharberritzea.

Era berean, aldizkariak Abotsanitzen gobernuaren hiru urteko balantzean "titular handiak baina ekimenik ez" izatea eta promesak bete gabe egotea salatzen du –hala nola etxebizitza publikoko sustapen falta edota bidegorri metrorik eraiki ez izana–. Halaber, Saindua gaztelekua bi urteko atzerapenarekin, gardentasun faltarekin eta kudeaketa txarrarekin ireki izana deitoratzen du.

Horrekin guztiarekin, EAJ-PNVk zorroztasunetik eta hurbiltasunetik "Hondarribi hobe baten alde" lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...