Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Atxilotuen nazionalitateari buruzko informazioa ezartzeko eskaera jorratu
Irungo EAJ-PNVk, otsaileko ohiko Osoko Bilkuran egindako mozio alternatibo baten bidez, Irungo Udalaren Bizikidetza eta Segurtasunerako Itunaren barruan, Udaltzaingoaren bitartez hirian atxilotutako pertsonen naziotasunari edota jatorriari buruzko informazioa aldizka eta sistematikoki ematea jorratzea eskatu du, informazio horrekin batera ohiko datu estatistikoak (sexua, adina, delitu-egitate mota, aurrekariak, etab.) erantsiz, betiere datuak babesteko eta oinarrizko eskubideak errespetatzeko lege-esparruaren barruan.
Gainera, Euzko Alderdi Jeltzaleak informazio hori segurtasunari buruzko aldizkako txostenetan sartzeko eskatu du, herritarren segurtasunerako politika publikoak aztertzeko, ebaluatzeko eta hobetzeko tresna izan dadin.
Ertzaintzak, 2025eko azaroaz geroztik, atxilotuen jatorriari buruzko datuak sartu ditu bere jakinarazpenetan, baita adina, sexua edo aurrekari penalak ere. Delinkuentzia-analisiak homogeneizatu eta aberasteko helburuarekin bultzatu da praktika hori, delitu-fenomenoen interpretazio zorrotza ikuspegi estatistiko eta kriminologiko batetik eginez, buloak eta desinformazioa saihesteaz gain.
Hala ere, toki-eremuan, nahiz eta Irungo Udaltzaingoak dagozkion polizia-fitxetan ere baduen informazioa, atxilotuei buruzko informazio hori ez da modu estandarizatuan eta eskuragarrian islatzen. Datu osoak eta konparagarriak edukitzeak delinkuentziaren bilakaeraren eta kasu bakoitzaren inguruabarren azterketa zehatzagoa egitea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea eta segurtasun-arloko politika publikoak ebaluatzea erraztuz.
Era berean, polizia-datu estatistikoen kudeaketaren gardentasunak aurreiritziak eta desinformazioa saihesten laguntzen du eta, aldi berean, kriminalitate-egoerari eta segurtasun-kidegoek garatutako jarduerei buruzko benetako ezagutza ematen die herritarrei, erakundeekiko konfiantza indartuz.
Horregatik guztiagatik, komeni da Udal honek aurrera egitea bere Udaltzaingoak ematen duen informazioa eta lurraldean jarduten duten beste polizia-kidego batzuena bateratzen, irizpide homogeneoak eta argitara ematen diren datuak argiago izatea bermatuz.
Irungo EAJ-PNVko bozeramailea den Gorka Álvarezek adierazi duenez, “ez dugu onartzen beldurra politikoki instrumentalizatzea. Eta delinkuentzia eta migrazioa batzea bidegabea da, ez ditu kontuan hartzen faktore sozioekonomikoak. Atzerritarren gutxiengo batekin dauden arazoek ezin dute estali gehien-gehienek hiri honi egiten dioten ekarpena. Segurtasuna eta haren pertzepzioa funtsezko faktoreak dira ongizatea, bizi-kalitatea eta gizarte-aurrerapena ziurtatzeko. Argi dugu segurtasuna irundarrei gehien kezkatzen zaien gaia dela; horregatik, gardentasunaren alde gaude, gizartea adin nagusikotzat jotzearen alde, segurtasun integralaren alde, emigrazioaren alde eta Irungo Segurtasun eta Bizikidetzaren aldeko Itunaren alde”.
Nabarmenak...
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


