Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/10/25

Gipuzko Buru Batzarrak Eider Mendoza Larrañaga proposatu du ahaldun nagusirako hautagaia izateko

Halaber, Xabier Ezeizabarrena Saenz aurkezten du Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritzarako hautagai izateko.
Gipuzko Buru Batzarrak Eider Mendoza Larrañaga proposatu du ahaldun nagusirako hautagaia izateko

EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarrak Eider Mendoza Larrañaga aurkeztu die Gipuzkoako alderdikideei Diputatu Nagusirako hautagai aukeratua izan dadin ezaugarri hauek dauzkalako:

  • Gaitasun profesionala eta politikan nahiz erakundeetan eskarmentua bai legegile jardueran (Eusko Legebiltzarrean eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan) bai exekutiboan (Foru Aldundian).
  • EAJ-PNVko taldearen sendotasuna dauka euskal lurralde gisa Gipuzkoako aurrerabidea bultzatzeko eta gipuzkoarren ongizatea eragiteko proiektu politikoa betetzen jarraitzeko, garapen ekonomikoan, justizia sozialean eta burujabetza politikoan oinarrituta.

Eider Mendoza Larrañaga 1974ean Azpeitian jaio eta lau urte zituela, Hondarribiara joan zen bizitzera. Hiru-eleduna (euskara, gaztelera eta frantsesa), eta ingeleraz trebatzen. 

Politika ohiko gaia zuen etxean, lagun-artean eta eskolan. Umetatik, abertzaletasun eta bakegintzarekin konpromiso eta aldarrikapen sendoak zituenez EGIn eta EAJn inplikatu zen bete-betean.

Enpresa ikasketak Bordelen (Frantzia) egin (Nazioarteko Merkataritzan espezializatua) eta Irungo garraio-logistika enpresa batean aritu zen lanean bizpahiru urtez 27 urterekin Eusko legebiltzarkide izendatua izan zen arte. 10 urtez aritu zen bertan lanean (2001-2011) eta esperientziak arrasto haundia utzi zuen beregan, politikoki garai gogorrak izan zirelako eta aldi berean emankorrak. Taldeko koordinatzaile eta gizarte politikako bozemaile izan zen.

2011tik 2015era Gipuzkoako Batzar Nagusietan oposizioan aritu zen Markel Olano oposizio-buruarekin elkarlanean, taldeko koordinatzaile gisa. 2015ean PNVk hauteskundeak irabazi eta erakundeko presidente izendatu zuten.

2019an ibilbide parlamentarioa alde batera utzi eta Markel Olano Diputatu nagusi zela, Gipuzkoako Foru Aldundira pasa zen, erakundeko bozemaile eta Gobernantza diputatu gisa.

Aldi berean, denbora honetan, familia osatzen joan da: alaba bat eta hiru seme ditu, 21 eta 11 urte bitartekoak. Inguru oso sendoa, lagun eta familiartekoa.

Herria maite du, herritar ororen duintasunean sinisten du eta herrigintzak zentzua ematen dio bere bizitzari; argi dauka denok egin diezaiokegula ekarpena gure inguruari eta eragiteko gaitasuna daukagula gauden lekuan gaudela.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...