Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/06/09

Zinkoenean plaza ikusgarri bat izan genezake, bi lorontzirekin, bi trafiko-seinalerekin eta errepidea maila berean jarriz

Eusko Alderdi Jeltzaleak proposamen hau hauteskunde programan eraman zuen.
Zinkoenean plaza ikusgarri bat izan genezake, bi lorontzirekin, bi trafiko-seinalerekin eta errepidea maila berean jarriz

Eta Zinkoeneak biribilgune izateari utziko balio eta guztiok gozatzeko moduko plaza seguru bihurtuko bagenu?

Ba al zenekien, bi lorontzirekin, bi trafiko-seinalerekin eta errepidea espaloiaren maila berean jarrita, Zinkoeneako egungo biribilgunea plaza ikusgarri bihur genezakeela? Haurrek askoz arrisku gutxiago izango lukete espazio berri honetan, eta gurasoak lasaiago egongo lirateke.

Gure hauteskunde programako proposamenetako bat zen hau; 2020ko maiatzean, EH Bilduri eskatu genion egiteko, eta ezetz erantzun zigun. Alderdi jeltzalea ziur dago oso positiboa izango litzatekeela ingurune honentzat eta herritar gehienentzat.

Aldaketa honek zirkulazioa desbideratuko luke Elkano eta Txirrita kaleetatik Zinkoenearaino. Gainera, Orkolagako martxaren noranzkoa aldatuko litzateke.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...