Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/04/11

Iruzur fiskalaren aurkako borroka etengabe indartu eta hobetzea gure lehentasunetako bat da

Deigarria da oso, iruzur fiskalaren eta elusioaren aurkako borrokan Batzar Nagusietan onartu ditugun Foru Arau guztietan EH Bildu eta Podemos abstenitu izana, azpimarratu du Maria Eugenia Arrizabalagak
Iruzur fiskalaren aurkako borroka etengabe indartu eta hobetzea gure lehentasunetako bat da

Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNV bozeramaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Osoko Bilkuran adierazi du gaur iruzur fiskalaren borroka inguruan aurkeztutako ekimenaren harira, “iruzur fiskalaren aurkako borroka ez da borroka berria. Egungo Aldundia ez da guk gaur ekimen hau aurkeztu zain egon, iruzur fiskalari tinko aurre egiteko. Oso alderantziz, neurri ugari hartuak ditu jada. Lehentasuna baita, egungo Aldundiarentzat iruzurraren aurkako borroka. Aurrez hartutako neurriei, berriak gehituz etengabeko hobetze prozesuan. Eta hain zuzen hobetzeko prozesu horren baitan uler daiteke gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan eztabaidara aurkeztu dugun ekimena”.

“Gauzak honela – adierazi du EAJ-PNV bozeramaileak – iruzurraren aurkako borrokan,  gure aportazio xumea egin dugu: Iruzur Fiskalaren Aurkako Borrokarako Erakundeen arteko Batzordearen funtzioak zabal daitezen eskatuz, iruzur fiskalari buruzko azterketak egiteko, informazioaren hobekuntza ekarri duten administrazioen arteko hitzarmenak eta beste eragileekin egiten direnak gehitzeko, Ogasun ezberdinen arteko kontrol neurriak areagotzeko eta dirutan egiten diren transakzioen gaineko kontrol neurriak zorrozteko eskatuz. Hau da, Aldundia jada egiten ari den lan eraginkor eta zintzoari beste urrats bat gehituz”.

Podemos eta EH Bildu taldeek aurkeztutako zuzenketei dagokienez, Arrizabalaga jeltzaleak esan du, “aipatu taldeen zuzenketak hainbat arrazoirengatik ezin ditugu onartu. Dagoeneko egiten direlako batzuk, beste batzuk ez direlako beharrezkoak, edo ez direlako gure neurrira egokitzen, edota, premisa okerretan oinarritzen direlako”.

“EH Bilduk – azpimarratu du Arrizabalagak – Araba, Bizkaia, Nafarroa eta inguratzen gaituzten bi estatuen zerga administrazioarekin lankidetza indartzeko eskatzen du, eta jada egiten da, eta egiten den hori “indartzeko” dagoen aukeran sakontzea da, hain zuzen, gure proposamenaren 2. eta 3. puntuetan eskatzen duguna”. “Edota giza baliabide eta baliabide teknikoak gehitzeko eskaerari buruz – azpimarratu du – behin eta berriz esandakoa errepikatzea besterik ez dugu: Aldundiak 45 lanpostu berri sortuko zituela agindu zuen 2016an Ikuskaritza eta Zerga Bilketarako, alegia, iruzurrari aurre egiteko. Eta aurten beteko du agindutakoa, falta diren 19ekin. Agerikoa da, beraz, eginiko ahalegina”.

Amaitzeko Maria Eugenia Arrizabalagak gogorarazi die, bai EH Bildu eta bai Podemosi, “Deigarria da oso, iruzur fiskalaren eta elusioaren aurkako borrokan Batzar Nagusietan onartu ditugun Foru Arau guztietan EH Bildu eta Podemos abstenitu izana”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube