Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Iridoyk premiazkotzat jo du Recondo-Iparralde eremuaren berriztatzea
Recondo-Iparralde utzitako eremuaren, zaharberritze prozesuak beti izan du premia EAJ-PNVrentzat. "Orain bi urte, gobernua koalizio bitartez babestea eta indartzea erabaki genuenetik, Recondo-Iparralde inguruaren hirigintzako garapenari ekin nahi izan diogu, eta azkenean esan dezaket, hirugarren saiakera eta gero, honek eman duela bere fruitua. Gaur egun, beharrezkoa den detaile azterketa egiteko eta aurrerapausoak emateko akordio printzipioa dugu, eta honi esker egun Iparralde Hiribidean dagoen zonalde isolatua, zaharkitua eta hondatua antolatu ahal izango dugu" azaldu du Xabier Iridoyk Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzia
Gaur egun, beharrezkoa den detaile azterketa egiteko eta aurrerapausoak emateko akordio printzipioa dugu, eta honi esker egun Iparralde Hiribidean dagoen zonalde isolatua, zaharkitua eta hondatua antolatu ahal izango dugu.
Hasiera batean, 1999 urtean Plan Berezi bat onartu zen. Baina aurrerago, 2009an, eremuan 92 etxebizitza ahalbidetzeko aldaketak izan zituen plan honek. Hala, onartu ziren 92 etxebizitzez gain, behin betiko onartu zen planak, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea artisten etxe-tailerra mantenduko duen ekipamendu soziokultural berri bat sortzea jasotzen du ere.
Berrikuntza honen ondorioz, "Iparralde Hiribidean, Ficoba eta Irun zentroaren artean dagoen espazioari jarraibide bat emango dion hiri-fatxada berri bat sortuko da" azaldu du Iridoyk. "Ordenazio honek une gogoangarri gisa, FICOBAko azoka barrutia errematatzen duen dorre bat aurreikusten du, eta hala Hendaia eta Iparraldetik datozen bisitariei hiriaren ikuspuntu garaikide bat eskainiz".
Bestalde, 2017an osatu den "Ficobaren inpaktu ekonomiko eta sozialaren ikerlanean" Ficoban antolatzen diren ekimenetara gerturatzen diren gipuzkoar hiritarren erdiak, beraien bertakotzean Irun ez dutela bisitatzen hausnartzen da.
"Ondorioz, ezinbestekoa da utzitako eremu hau, elementu erakargarri batekin, eraikin berezi bat esaterako, zaharberritzea. Hala, Irunen askoren sarrera oztopatzen duen hirigintzako zauri izateari utziko dio eremu honek. Hemen dugun komertzial eta ostalaritza eskaintzaz disfrutatu dezaten".
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


