Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/11/02

Atxiloketa hauek ankerkeria hutsa dira, eta erakusten dute Espainiak ez dituela gutxieneko kalitate demokratikoaren estandarrak betetzen

Bozeramaile jeltzaleak uste du Espainiako Gobernua “arnastu ezin daitekeen giroa” sortzen ari dela, eta horrek harreman zuzena duela Euskadin.

“155a aplikatzeak eta bere aurrekari guztiek muga jarri diote euskal autogobernuaren eztabaidari. Ate guztiak ixten ari dira; Ikustarazi nahi digute gure autogobernuaren garapena PP, PSOE eta Ciudadanosen prentsamendu bakarrean lekua daukana baino ezin dela izan”, esan du.

Egibarrek adierazpen horiek egin ditu Auzitegi Nazionalak  Oriol Junqueras Kataluniako Generalitateko Presidenteordea eta Jordi Turul, Raul Romeva, Josep Rull, Dolors Bassa, Meritxell Borras, Joaquim Forn eta Carles Mundo Generalitateko Kontseilariak atxilotzeko hartu duen erabakiaren aurrean.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...