Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/10/03

Catalunyako herriak mundu osoari erakutsi dio duintasun eta demokrazia eredua

EAJ-PNV Batzarkide taldetik, babes osoa azaldu Catalunyako herriari eta Catalunyaren kontra Estatua egiten ari den jazarpen antidemokratikoa gogor salatu nahi dugu. Eta herri bezala, bai Catalunyari eta bai Euskadiri, gure instituzionalizazioa egituratzeko dagokigun eskubidea aldarrikatu nahi dugu, beti ere nazioen arteko parekotasuna oinarri, ez menpekotasuna.
Xabier Ezeizabarrena

EAJ-PNV batzarkide Xabier Ezeizabarrenak azaldu du, gaur onartutako ebazpenek Foru Gobernuaren jarduera bere osotasunean jasotzen dutela, ekonomia suspertu eta enplegua sortzeko, gizarte politikak sustatzeko, iruzur fiskalaren aurkako neurriak indartu, mugikortasuna eta azpiegiturak indartzeko, eta gobernantza eredu berri baten alde eta Giza Eskubideen aldeko neurri zehatzak proposatuz. Azken finean, 2015ean Batzar Nagusi hauetan bertan onartutako Kudeaketarako Plan Estrategikoaren ildo estrategikoen aplikazio eraginkorrarekin bat egiten duten neurriak.

Ezeizabarrenak azpimarratu du, agerian geratu dela beste behin oposizioko alderdiek akordiotara iristeko duten borondate eza: proposamenak aurkezteaz baino, Foru Gobernuak luzatzen dien proposamenei uko egiteaz arduratuagoak. Bozeramaile jeltzaleak bereziki EH Bilduren jarrerari erreparatu nahi izan dio, talde hau ez baita Foru Gobernua osatzen duten alderdiei proposamen bakar bat ere luzatzeko gai izan.

EAJ-PNVk gobernu kidearekin batera aurkeztutako 46 mozioen alde bozkatu du eta era berean, oposizioko taldeek aurkeztutako beste 63 mozioren alde. Horrek argi eta garbi erakusten digu, Foru Gobernu honek negoziaziorako eta akordioetara iristeko duen izaera eta  Kudeaketarako Plan Estrategikoaren aldeko jarrera.

Kataluniak bizi duen egoerari buruz, Xabier Ezeizabarrena egunotan Catalunyako herriak mundu osoari erakutsi dion duintasun eta demokrazia ereduaren ostean, Batzar Nagusietan Catalunyaren aldeko erdibidekoa, EH Bilduren ezezko sistematiko jarreragatik, elkarrekin ezin sinatu izanaz nahigabetuta azaldu da.

Azkenik Ezeizabarrenak azpimarratu du, “EAJ-PNV Batzarkide taldetik, babes osoa azaldu Catalunyako herriari eta Catalunyaren kontra Estatua egiten ari den jazarpen antidemokratikoa gogor salatu nahi dugu. Eta herri bezala, bai Catalunyari eta bai Euskadiri, gure instituzionalizazioa egituratzeko dagokigun eskubidea aldarrikatu nahi dugu, beti ere nazioen arteko parekotasuna oinarri, ez menpekotasuna”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...