Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Euskara arloak Irunen euskararen erabilera errealaren inguruko neurketa gauzatu du
Euskerako zinegotzia den, Josune Gomezek, gaurkoan, Irungo Udalak egindako kale neurketa berria aurkeztu du, Siadeco enpresako Juanjo Allur eta Iban Eguzkitza, Euskara arloko zuzendariarekin batera.
Urteetan zehar, 1984, 1989, 1995, 2001 eta 2007 urteetan egin izan dira kale neurketak. Baina oraingoan, lehen aldiz, ikastetxeetako neurketak ere egin dira berrikuntza gisa. Siadeco enpresa izan da neurketa egiteko arduraduna, eta lana egoki garatu ahal izateko gizarte eremu ezberdinetako neurketa lanak egin ditu, besteak beste; kaleko erabilera erreala, ikastetxeetako sarrera eta irteera orduetako erabilera erreala eta kaleko hizkuntza paisaia neurtu ditu.
Proiektu honekin Euskara Arloak egun irunek euskararen inguruan bizi duen egoera erreala zein den jakin nahi izan du. Are gehiago lan honekin lortu nahi izan diren helburuak hiru izan dira:
- Irungo eremu publiko eta irekietako hizkuntza erabilera errealaren neurketak egitea.
- Irungo eremu publikoaren idatzizko hizkuntza paisaiaren neurketak egitea.
- Haur Eskola, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe eta zentroetako gelaz kanpoko jarduera ez antolatuetako erabilera mintzatuaren neurketak egitea (zehazki, ikasleen sarrera-irteera momentuetan)
Hau da, ikerlan honekin, Irungo bizitza sozialaren eremu ezberdinetan euskararen erabilerak azken urteetan izan duen bilakaera aztertu da, baita euskararen egoera linguistikoaren adierazle kuantitatiboak ere eguneratu dira.
"Esan bezala, lau egunetan zehar, hiru izan dira aztertutako zonaldeak. Bertan, 11.592 pertsonek parte hartu dute, 4.335 izanik neurtutako hizkuntza gertaera kopurua" jakinarazi du Josune Gomezek, Euskarako ordezkariak. Siadeco enpresak, berriz, "aztertu ditugun pertsonetatik, %90a gaztelaniaz ari zen, %7,6a euskaraz, %1,2a frantsesez eta beste %1,3a beste hizkuntza batean" azaldu du. "Beste urteekin alderatuta, esan genezake, neurketa egin zen azken urtetik, 2007tik, non euskararen erabilera indizea %5,5ekoa zen, aurten bi puntu errekuperatu ditugula. 2016 urtean erabilera indizea %7,6koa da".
"Deigarria da ere adin talde guztietan haurren presentziak euskararen erabilera mailaren indizea igo egiten dutela; Irungo kaleetako elkarrizketetan euskara gehiago erabiltzen da, elkarrizketa kideen artean haurren bat denean" argitu dute Siadeco enpresakoek. "Ondorio gisa, argi esan beharra dago adin talde guztiek, > 65 urtetik gorakoek ez ezik, orain arteko euskararen ahozko erabilera altuena erakutsi dutela".
Idatzitako 4 errotulutatik 1ean euskarak badu presentzia.
Jendaurrean jarritako 1.329 idatzizko euskarri aztertu dira, esaterako: merkataritza establezimenduen izenak, erakusleihoetan idatzitako euskarriak, bide eta informazio seinaleak, elkarteen identifikazio kartelak, publizitate komertziala, besteak beste.
Eta aztertu dena zera izan da; errotulazioaren %56 gaztelaniaz dagoela, %14 ele bietan (euskaraz eta gaztelaniaz) eta %9 euskaraz. Bestalde, euskara eta gaztelania ez diren beste hizkuntzen presentzia %6koa da Irunen, eta azkenik, %11 izen propioak besterik ez dituztenak dira. Hizkuntza guztietako errotuluak kontuan hartuta, euskararen idatzizko presentzia %24,4koa da.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


