Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/11/11

Zantzu politikodun eszenaratzea da PPk Memoria Eguneko ekitaldietan parte hartu ez izana

Alderdi Popularrak ez du parte hartu ostegunean Memoria Eguna ospatzeko egindako ekitaldietan. Joseba Egibarrek, EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarraren presidenteak eta legebiltzar-taldearen bozeramaileak, erabaki hori “perfil propioa markatzeko zantzu politikodun eszenaratzetzat” jo du
Joseba Egibar

Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean, ordezkari jeltzaleak adierazi du azken urteotan erantzun komun eta progresiboa eman zaiola memoriaren gaiari. Hori dela eta, Egibarren hitzetan, “akatsa da gainontzeko alderdioi leporatu nahi izatea terrorismoaren biktimak biktima guztiekin disekzionatzen eta konfunditzen ditugula. Izan ere, jakin badakite memoria kritiko batekiko konpromisoa beste konpromiso batean gauzatzen dela: iraganean gertatutako edozein legitimazio edo txikiagotzeri uko egiteko konpromisoa”. Egibarrek nabarmendu du PPk nahasmen interesatua egitearen arrazoia “zantzu politikodun eszenaratzeagatik dela, eta ez sakoneko kontuengatik”. Horrez gain, bozeramaile jeltzaleak aipatu du memoria hori izan daitekeena eraikitzeko eta diseinatzeko orduan “iraganak larregi aldentzen gaituela” eta guztiok “kana berdina izan beharko genukeela giza eskubideen urraketak neurtzeko, urraketa horien ardura xedatzeko orduan”. Halaber, desiatu du “legegintzaldian zehar ertzak leuntzea eta konpromiso politiko eta etikoko oinarriak partekatzea, memoria- eta adiskidetze-politika horiek garatze aldera”.

Bultzada politikoa

Gainera, Joseba Egibarrek deitoratu du ETAk indarkeria behin betiko uzten zuela iragarri zuenetik bost urte igarota, espainiar Gobernuak geldirik jarraitzen duela, garaipen/porrot aldartean, kideren bat edo beste atxilotuz. Bere iritziz, Espainiako Gobernua ez da beharrezko tresnak jartzen ari ETAren amaieraren egiaztapena frogatzeko, atxiloketen bidez egiaztatu nahi du. Egibarren ustez, estrategia okerra da hori. “ETA desagertu izanak balio nabarmena izan behar zuen ezohiko politika eta jarduera horiek berrikusteko, baina hori ez da gertatu. Etorkizunera begira datozkigun erronkak dira bizikidetza, eta noski, elkarrizketa eta akordioa. Baina horretarako bultzada politikoa behar da. ETAren armagabetzea atzeratzeak eta desegiteko bide ziurtagarriak atzeratzeak beste kontu politiko batzuk atzeratzen ari da. Batzuek eta besteek denbora kudeatzeaz dihardugu. ETArena bezalako erabaki bat gauzatzeak ezin du bost urte iraun. Uste dugu ETAk bere ardura daukala, baina Espainiako Gobernuan ministeritza-ardura daukanak ere badauka bere ardura, edo subsidiarioki Frantziako Gobernuan dagoenak”.

Lehendakaria izendatzea

Eusko Legebiltzarreko presidenteak, Bakartxo Tejeriak, Lehendakaria izendatzeko bilkuraren data iragarri du –azaroaren 23an eta 24an, bi bozketa behar baldin badira-. Horren harira, Egibarrek azpimarratu du gainontzeko alderdiekin izaten ari diren negoziaketen erronka dela ahalik eta maila altuena lortzea bai elkar aditzean, bai akordio programatikoan. Hori dela eta, Egibarrek uste du astebetean definitu beharko dela behar beste adostasun dagoen gobernu-akordioak egin ahal izateko, edo zein akordio-mota egin daitezkeen jakitzeko. “Astebete daukagu negoziaketak konpontzeko”, esan du.

Azkenik, Iñigo Urkullu berriro aukeratzeko hautagaiaz gain beste lehendakarigairik izango ote den galdetuta, bozeramaile jeltzaleak deritzo, eskubide osoa izan arren, ez litzatekeela oso lojikoa izango norbaitek bere hautagaitza aurkeztea bere programa aurkezteko helburu hutsaz, azken egunotan alderdi batzuek adierazi bezala. “Ez zait zuzena iruditzen izendapenerako hautagaitza bat aurkeztea posizio politiko bat markatze hutsagatik. Izendapen-eztabaida desitxuratuko luke. Baina hori guztia datorren ostiralean jakingo dugu, Lehendakarigaiak aurkezteko epea agortzen denean”, bukatu du. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...