Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo Igazte "SIJ+gazte bermea" proiektuaren partaide
Irungo Igazte Gipuzkoako Gazte Informazio bulego bakarra da, Arrasatekoarekin batera, proiektuan parte hartzen duena
Gazteria arloak ostegunean aurkeztu du Gazte Bermearen Sistemaren proiektua, estudiatu eta lanik egiten ez duten gazteek prestakuntza edo lan eskaintza bat jaso dezaten.
Irungo Igaztek gazteei eskaintzen die Gazte Bermearen sisteman izena emateko aukera erabiltzailea/pasahitza sortuz, NAN elektronikoaren erabilera atzean utziz, eta horrela, Euskadiko gazte informazio bulego bakarra da, Arrasatekoarekin batera, une hauetan zerbitzu hori ematen duena.
Era berean, "programari buruzko informazio zerbitzua izateaz gainera, prozesu osoan orientazioa, aholkuak eta laguntza ematen da eta inskripzioa egiteko garaian ere gazteari lagundu egiten zaio" adierazi du gazteria ordezkari den Josune Gomezek.
2016ko apiriletik, sistema berri honen bitartez inskripzioak hasi zirenetik, dagoeneko 176 alta eman dira. Gainera, 303 kontsulta atenditu dira Gazte Bermearen inguruan, gehienak, inskripzioa egiteko garaian dauden baldintzei buruzkoak eta sistema horretan parte hartzeak dituen abantaila eta onuren ingurukoak.
Azpimarratu beharra dago kontsultak atenditu eta altak eman direla ez soilik Irungo eta eskualdeko gazteen kasuan, baita Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko beste herrietakoak ere, hala nola lan txertaketa alorrean aritzen diren zentroetatik ere etorri dira, esaterako: Lanbide, Gurutze Gorria, Secretariado Gitano Fundazioa edo Kutxa Zeharo.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


