Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gure lehentasuna mugikortasun publikoa, soziala, garbia eta iraunkorra da
Donostiako pasantea eta Altza-Galtzaraborda lotura lehentasunezko proiektuak dira Foru Aldundiarentzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat
Gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietan ospatutako Politika Orokorreko Osoko Bilkuraren ostean, Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkide taldeko Maije Zelaiak adierazi du: “gure lehentasuna mugikortasun publikoa, soziala, garbia eta iraunkorra da. Hiritarren beharrei erantzun eta orokorrean hiritarren bizi kalitatea hobetuko duena. Horrexegtik dira hain garrantzitsu bi proiektuak: Donostiako pasantea eta Altza-Galtzaraborda lotura. Bai Donostiako Udalarentzat, bai Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat eta bai noski, Eusko Jaurlaritzarentzat ere”.
Maije Zelaiak azpimarratu du, aitpatu bi proiektuok 2015-19 kudeaketa plan estrategikoan jasota daudela. Eta era berean, plan estrategikoak garraio publikoa medio, loturen hobekuntza sustatzea, eta Donostia-Baiona korridorea osatzea dituela helburu, trenbide garraioaren alde eginez, lurraldearen komunikazio eta lotura elementu gisa.
Maije Zelaiak nabarmendu nahi izan du, Donostiako pasantearen inguruan, EH Bilduko batzarkideari erantzunez, proiektu hau ez dela Donostiako erdigunean bizi diren hiritarrentzat soilik. Erabiltzaile gehienak Irun, Oiartzun, Errenteria, edota Pasaiako hiritarrak izango direlako. Eta horien artean bereziki, Donostiako Kanpusera aipatu herrietatik eta beste hainbatetik egunero datozen unibertsitateko milaka ikasle. Bi proiektuok, bain Donostiako pasantea eta bai Altza-Galtzaraborda lotura martxan direnean, Donostiara iristen den ibilgailuen trafiko murrizketa ere oso nabarmena izango dela aurreikusi daiteke, Donostialdeako ingurumenaren mesedetan.
Azkenik esan du, duela aste bete eskas aurreko Politika Orokorreko Osoko Bilkuran Markel Olano Diputatu Nagusiaren hitzak ekarri nahi izan ditu gogora: “Donostialdeako metroaren alde jarraitzen dugu garraio publiko jasangarri gisa, ez Donostiarako soilik, Eibartik Irunera doan lurralde korridore osorako baizik”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


