Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Nazio-eraikuntza eta gizarte-eraikuntza eskutik joan behar dute, herriak aurrera egiteko
Joseba Egibarrek adierazpen hauek egin ditu Mutrikun urtero egiten den EAJ-PNVren fundazioa ospatzeko ekitaldian. Aurten, 121. urteurrena.
EAJrentzat, “nazio-eraikuntza eta gizarte-eraikuntza txanpon beraren bi aldeak dira, eta eskutik joan behar dute”. “Nazio bat gara eta justizia sozialean oinarritutako gizarte bat eraiki behar dugu, inor bide-bazterrean utzi gabe”, azaldu du GBBko presidenteak, Joseba Egibarrek.
“Herrigintzan hasi ginenetik beti ulertu dugu herri hau eraiki behar dela nazio ikuspegitik eta, baita ere, gizarte-eraikuntzaren ikuspegitik, eta hori izan da, hain zuzen, asmatu izanaren ondorio bat”, esan du. Horrekin batera, guztiz konbentzituta dago, “momentu honetan, EAJ-PNV dela hobeki uztartzen dituena txanpon beraren bi alde horiek, nazio-eraikuntzarena eta baita ere gizartearen orekarena”. “Eta horiek dira, etorkizunari begira ere, kontuz eta tentu handiz gorde eta zaindu beharreko kontzeptuak, herriak aurrera egiteko”, gaineratu du.
Puntu horretan, ohartarazi du “bata baztertzen baldin badugu bestearen mesedetan, proiektu horrek ez du aurrera egingo”. “Hori da erabaki estrategiko bat”, azpimarratu du. “Eta egin beharreko akordioak egin beharko ditugu, kosta ala kosta, Euskal Herriaren ikuspegia beti presente edukita”, erantsi du.
Hori da bidea “gero eta geure buruaren jabeago izateko, gure bizitzan eragina duten gaia guztiez erabakitzeko”, aipatu du. “Estatu-egiturak ez dira ez oparitzen ez erosten, sortu egin behar dira, herrigintza ez da bat-bateko jauzi bat, baizik eta pausoz-pausoz egin beharreko bide bat, momentuan eta tokian tokiko aukerak aprobetxatuz, baina perspektiban helburu nagusi hori galdu gabe”, ondorioztatu du. “Gero eta dependentzia gutxiago, independentziara heldu arte”, laburbildu du.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


