Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/07/22

Irungo udalbatzan aurkeztuko den Arretxe Maldako plan berezia landu da

Hirigintza eta Etxebizitza arloko ordezkaria, Xabier Iridoy zinegotzi jeltzaleak Arretxeko Maldako Plan Bereziaren egoeraren berri eman du
Xabier Iridoy

Plan Bereziaren eremua, Plan Orokorrean zehazten da eta 1.3.11 Arretxeko Malda izena ematen zaio. Hiriaren hego-mendebaldean dago kokatuta, hiriko bide nagusienetakoa den Elizatxo ibilbidearen ondoan. Gaur egun eremu hau urbanizatuta eta eraikita dago, hiru eraikin daude bertan, bi Elizatxo ibilbidearen parean eta besteak Auzolan kalera ematen du. Eremuaren azalera 1.849, 94 metro karratukoa da.

Auzolan kalera ematen duen eraikinak, 15 aparkalekuko sotoa dauka (aparkaleku hauek beteta daude), beheko solairua eta orain okupatu gabe dagoen eta lehen ibilgailuak konpontzeko jarduera zuen lehen solairua.

Bestalde, Elizatxo ibilbidera ematen duten beste bi eraikinak, Villa Paulette, errolda eguneratua duen etxebizitzak eta 24B zenbakidun eta egun altarik eman gabeko pertsonarik ez daukan eraikinak osatzen dute.

20, 22, 32 eta 34 zenbakia duten etxebizitzek lerrokatze atzeratua eta jabetza pribatua dute. Bizitegi-gune honetan, tarte irregularra 24 zenbakia duen eraikinetik 30 zenbakiraino markatuta dagoena da. Horregatik, antolamendu berri batek, ibilbidearen tarte horren erabateko erregularizazio ekarriko luke eta ondorioz, espaloi osoa egiteko eta bidegorriarekin lotzeko urrats bat gehiago.

Plan Bereziak planteatzen duen antolamendua da komunikazio-gune bat duten bi etxebizitza-bloke eraikitzea, hau da, U itxura duen eraikin bakar bat egitea. Bloke hauetako bat Elizatxo ibilbidearekin lerrokatuko litzateke eta bestea Auzolan kalearekin. Sotoaren solairua mantendu egingo litzateke orain dituen garajeekin eta gainera igoera bat egitea proposatuko da.

Era berean, eta Plan Orokorraren fitxak zehazten duen moduan “eremu honen helburu nagusia da aipatutako ibilbidearen lerrokatzearen eta aurrealdearen erregularizazioari laguntzea. Horrela bada, 3,50 metro inguruko espaloia egin ahal izateko aurreratuta dauden eraikinak erretiratuko dira, errepidetik 2,50 metroko pasagune librea eta 1,00 metroko berdegunea utziz”. Hala adierazi du Hirigintza eta Etxebizitzako ordezkari den Xabier Iridoyk.

Aldeen antolamenduari dagokionez: Mendebaldea sotora edo Elizatxotik doan ibilbide erdiko komunikazio gunera doan oinezkoentzako gunerako izango da. Ibilgailuen sarbidea mendebaldetik izango da, baina Auzolan kaletik. Ekialdea, berriz, oinezkoentzako gunea izango da, horrela autoek espaloi gainean ez dezaten aparkatu, hori baita gaur egun gertatzen dena.

Antolamendutik kanpo geratuko dira orain dauden eraikinak, Auzolan kaleko eraikineko sotoko garajeak izan ezik.

Plan Bereziaren Datuak:

Eremu hau Plan Orokorrak dioena betetzera doa, eta Planak dio %40ak babes publikoko etxebizitzak izan behar duela. Ondorioz, Plan Bereziak 885,93 metro karratuko azalera eskainiko du babes publikoko etxebizitzak egiteko, eta hauetatik %50 gutxienez BOE-VPO izango dira (egun babes sozialekoak eta gainerakoak salneurria mugatua duten etxebizitzak. Babes publikoko etxebizitzak 10 izango direla aurre ikusten da, eta lehenengo Fasean egongo dira (Auzolan kaleko eraikinean). Gainerako etxebizitzak libreak izango dira, 22 etxebizitza inguru.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...