Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Elkarrizketarako ereduak dira onartutako Zerbitzu Juridikoa antolatzeko legea eta EAEko Fundazioei buruzkoa
Kerman Orbegozo legebiltzarkideak elkarrizketarako jarrera nabarmendu du bi proiektu-lege hauen negoziazioetan. “Taldeen arteko akordioak posible dira lan egiten eta bilatzen direnean”.
Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa antolatzen eta gaurkotzen duen legea onartu du gaur. Kerman Orbegozo legebiltzarkideak nabarmendu duenez, araudi honen bidez Euskadik eredu propioa izango du, “berezitua eta eraginkorra”. “Zerbitzu juridikoek eraginkortasun handiagoa izango dute eta errealitate berriei egokituko dira; izan ere, aurreko legea duela 30 urtekoa zen”. Legebiltzar-talde guztiek egindako esfortzua eskertu du Orbegozok, testua adosteko babes osoa erraztu duelako. “Esfortzua handia egin dugu oposizioaren ekarpenak kontuan hartzeko eta Jaurlaritzak esker onez hartu ditu. Benetako elkarrizketa denean, eta akordiorako prest dagoenean, kontsentsuak posible dira. Gaur horren adibidea dugu Jaurlaritzaren lege-egutegiaren bi lege hauek onartuta”.
Legeak berrantolatu egiten ditu zerbitzu juridikoak, bi zentzutan: barne-aholkularitza juridikoan eta euskal Administrazio Publikoaren eta bertan lan egiten dutenen interesen defentsan. Proiektuak espezialitate berria sortzen du funtzionarioen artean, Letraduarena, finkatu egiten dena goi-kualifikaziodun eta lehiakor gisa. Behin Legea onartuta, euskal sektore publikoko edozein erakundek edo entitatek hitzarmena sinatu ahal izango du Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridiko orokorrak laguntza juridikoa eman diezaion. Legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu du horrek “ahalbidetuko duela baliabide publikoak errentagarri egitea, konponbide eraginkorragoak eskaintzeaz gain”.
Euskadiko Fundazioen Legea
Legebiltzarrak gaur onartu duen Bigarren lega Euskadiko Fundazioen legea izan da. Erroldatako 600 fundaziotan eragina izango du eta aurrerapausoa izango da gardentasunerako eta gobernuaren jarduera onerako. Ordezkari jeltzaleak nabarmendu duenez, “egungo erregulazioaren aldaketak, nagusiki, indarra egiten dute irabazi asmorik gabeko izaera pribatuko erakunde horien kultura berria sustatzen. Erakunde horiek interes orokorreko helburuak betetzeko ahalegin guztiak egiten dituzte, eta hobari fiskal handiak dituzte. Eguneratzeak, besteak beste, euren gardentasuna eta gobernu ona ahalbidetuko ditu”.
Halaber, Arieta-Araunabeñak adierazi du araudi honen ondorioz Administrazio Publikoak -Euskadiko Fundazioen Protektoratuaren bitartez- hainbat eskumen hartuko dituela bere gain, egokiago bermatuko dutenak bere funtzioak betetzea, jarduera pribatuaren eta publikoaren arteko beharrezko oreka berriro ezarriz.
Esandako Legeak marko juridiko berritzailea planteatzen du Euskadiko fundazio-sektorearentzat. Izan ere, bere tramitazio administratiboa asko sinplifikatzeaz gain, modernizatu egiten du erakunde horien erregimen arautzailea, 1994koa, eta, logikoki, gaur egungo garai eta fundazio-ereduetarako zaharkitua geratu dena. Euskadin 600 fundazio daude gaur egun, eta gehienek hezkuntzan eta ikerkuntzan, baita kulturaren eta gizarte politiken eremuan ere, egiten dute lan. Ondare garbia dute 1.300 milioi euro baino gehiagokoa da, eta urteko gastua, ia 800 milioikoa. Aipatu beharra dago euskal fundazio-sektorean, guztira, 13.000 pertsona baino gehiago daudela lanean.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


