Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/07

Ezker abertzalearen helburu bakarra botereari eustea da, eta horregatik erasotzen du EAJ-PNV

Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak, Joseba Egibarrek, gogor salatu du ezker abertzalea, Gipuzkoako Aldundian eta gobernatzen duen Udaletan egiten ari den kudeaketarengatik. Jakinarazi du “EH Bilduk nahastu egin dituela gipuzkoarren beharrak eta ezker abertzalearen agenda politikoa eta proiektuak”.
Joseba Egibar

Gaineratu du EH Bilduk inposizio erabili duela bere erabakiak ezartzeko. “Erakundeak botere erremintatzat dituzte, eta horregatik saiatzen dira administrazioa puztu eta handitzen gizartea indagabetu eta kontrolatzeko”, argudiatu du. Egibarren ustetan, “Bilduk badaki gipuzkoarrek ezagutu dutela ezker abertzaleak inposaketarako daukan zaletasuna, eta bere helburua botereari eustea denez, EAJ-PNV erasotzen du hauteskunde bezperetan”.

GBBko presidenteak ingurugiro honetan kokatzen du ezker abertzaleak eta PPk Bidegiren inguruan eratu duten ikerketa batzordea. “Bildu ohartu da boterea galtzeko benetako arriskua daukala, eta PP hain dago galduta eta etsituta ezker abertzalearen besoetara joan dela”. Egibarrek salatu du ezker abertzaleak ez duela epaile ez eta ikerketa batzorderik behar ardura politikoak zehazteko. Izan ere, gogoratu du Joseba Permachek ardura EAJ-PNVri egotzi ziola Azpeitian egindako agerraldian, Aldundiak AP-1eko hiru teknikariren aurkako kereila ikertzen ari den Epaitegiaren aurrean pankarta bat eskuan zuela egindako prentsaurrekoan. Horrekin guztiarekin, ondorioztatu du EH Bilduk eta PPk Gipuzkoako Batzar Nagusietan Markel Olano eta Eneko Goiaren aurka bultzatutako gaitzespenak, politikaren ikuspegitik, “mendeku politikoa” bilatzen duela.

Egibarren esanetan bi alderdi horien jarrera “etikaren ikuspuntutik gaitzesgarria da, eta politikaren ikuspuntutik, etsigarria. Erantsi du Bidegiko polemika artifizial honek erakutsi duela “ezker abertzalea edozertarako gai dela boterea galtzeko arriskua ikusten duenean”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...