Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/03/23

Agiriek eta datuek ezker abertzalearen nahien kontra egin dute AP-1ari buruzko batzordean

Eider Mendozak salatu du, agerian gelditu dela ezker abertzaleak alderdikeriaz manipulatu duela, eta esan du, bertan behera gelditu direla batzordearen aurretik idatzita zeuden ondorioak
Agiriek eta datuek ezker abertzalearen nahien kontra egin dute AP-1ari buruzko batzordean

EAJ-PNVren batzarkide taldeak beste ondorio txostena egin du, hain zuzen ere, AP-1eko lanen ustezko irregulartasunen gaineko ikerketa batzordeko presidente Lohitzune Txarolak aurkeztutakoaz besteko ondorio-txostena. Eider Mendoza batzarkide jeltzaleak azaldu du, EAJ-PNVren ondorio-txostenaren oinarria direla batzordeko gertakariak zein agerraldiak, izan ere, horiek guztiek hankaz gora jarri dituzte Larraitz Ugarte foru diputatuak egindako salaketak. Gainera, batzordean agerian gelditu da, Larraitz Ugarteren helburua zela zalantza sortzea, betiere, hurrengo udal eta foru hauteskundeetan eragiten saiatzeko.

Horren harira, Eider Mendozak azaldu du, batzordeari buruzko EAJ-PNVren ondorioak, hain zuzen ere, batzordean jasotako dokumentuen – Foru Aldundiak aurkeztutako zein ezkutatutako dokumentuak – zein tekinarien agerraldien gaineko ondorioak. Mendozaren iritziz, Obra Zuzendaritzak (Eptisa-Cinsa) Larraitz Ugarte foru diputatuari informazioa helarazi zion 2013ko martxoaren 21ean. Baina aitzitik, Ugartek ez zuen 3 teknikarien aurkako kereila aurkeztu 2014ko azaroa arte, betiere, Bidegiri eta Foru Aldundiari ezkutatuta. Hala eta guztiz ere, ikerketa batzordea ez da 2015eko martxoa arte egin, eta horrek erakusten du, Ugartek epeak nahita erabili dituela zalantzak sortzeko, betiere, gezurretan oinarrituta, eta hauteskundeetan eragiten saiatzeko. 

Era berean, Eider Mendozak Larraitz Ugarteri leporatu dio, gezurra esan izana, izan ere, Ugartek esan zuen Basagoitiko zabortegia erabili zitekeela: “Basagoitiko zabortegia ezin zen erabili, izan ere, egokitu behar zen lurrak eraman ahal izateko. Hortaz, Osinaldera lurrak eraman ziren, Basagoiti ezin zelako erabili. Gainera, Ugartek manipulatzen du lur-hondarren ordainketak eta obraren azkeneko argazkia nahasten dituenean. Izan ere, ordainketak egiten dira lurrak mugitzeagatik eta ez, ordea, lurrak zabortegian uzteagatik. Eta hori ere batzordean argitu da”. Horrenbestez, Mendozak esan du, Gipuzkoako Foru Aldundiak ziurtagiria erabili duela, hain zuzen ere, zabortegia gainezka zegoela esaten zuen ziurtagiria, nahiz eta horrek ez duen ordainketa baliorik. Eta helburua segidakoa izan da: zabortegian lurrak falta direla aditzera ematea.  

EAJ-PNVren batzarkideak, halaber, honakoa esan du: “Batzordean argi gelditu da Basagoitiko lurrak non dauden – hain zuzen ere, Larraitz Ugarteren ustez falta ziren lurrak –: behin behineko euskarrietan, tunel faltsuen estalpeetan, eta obraren inguruaren birsorkuntzan. Era berean, batzordean argi gelditu da, Bidegik UTEak eskatzen zuena baino 29 milioi euro gutxiago ordaindu zituela”.

Gainera, Eider Mendozak Larraitz Ugarteri segidakoak leporatu dizkio: “Lehenik, bere interesen gaineko informazioa erabili izana eta, beraz, bere argudioak bertan behar uzten zuen informazioa nahita ezkutatu izana; eta bigarrenik, Foru Aldundiaren eta Bidegiren kanpoko teknikariak erabili izana alde bateko periziala eta kereila egiteko”.

Horrenbestez, Mendozak EAJ-PNVk aurkeztu duen ondorio-txostena azaldu du: “Txostenak batzordeari honakoak eskatzen dizkio: 1) Azpeitiko Epaitegiari informazio guztia – jasotakoa eta ezkutatutakoa – zein Batzordean entzundakoak emateko; 2) Bide, Kanal eta Portuen Ingenieritza Kolegioari eskatzeko AP-1aren obra guztiaren periziala egiteko; 3) auditoretza egiteko, hain zuzen ere, Foru Aldundiak batzordeari eman ez dion informazioari buruzko auditoretza, baldin eta salatutakoa argitzeko balioko balu; 4) kereila kriminalari buruzko lege-auditoretza egiteko, behin periziala eta auditoretza eginda; eta 5) ondorio hauek eta atxikitako dokumentazioa fiskaltzaren esku uzteko, izan ere, datuek erakusten dute kereilak salaketa faltsu baten zantzuak dituela”.

Hortaz, EAJ-PNVren batzarkideak adierazi du, legealdi osoan gertatutakoak erakusten duela ezker abertzaleak lau urte eman dituela EAJ-PNVren kudeaketa zikintzeko zerbaiten bila, baina aitzitik, ez duela ezer aurkitu. Eta, ondorioz, ez duela gaitasunik izan gipuzkoarron arazoak konpontzeko. Horrenbestez, batzarkide jeltzaleak salatu du, Bilduk obra bakarra hasi duela legealdi honetan – Deskarga – eta ez dela gai izan amaiteko, izan ere, aldebakarreko erabakiahartu du eta bertan behera utzi du.

Azkenik, Eider Mendozak PP eta Bilduren arteko beharrezko laguntza kritikatu du: “ Egia jakitea ez da izan ez bataren ez bestearen helburua, izan ere beraien hauteskunde-interesen aurkakoa da. Hortaz, ikerketa batzordeak Bildu eta PPren aurka egin du, hain zuzen ere, batzordea bera sustatu zutenen alderdien aurka. Izan ere, helburu bakarra izan dute, arerio politikoari, EAJ-PNVri, erasotzea maiatzeko hauteskundeak baino lehen”.   

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...