Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
BILDUK EZIN DIZKIE BESTEEI BIZKARRERATU BERE ARDURAGABEKERIAREN ONDORIOAK
Lanak gelditzeko eta orain bi urte baino gehiago esleitutako kontratuak bertan behera uzteko erabakia aldebakarrekoa izan da, Bildurena, eta guztia halabeharrez auzibidean jartzeko asmoz jokatu du horrela, ihesari emanez. Horrek ondorio larriak ekarriko dizkio Gipuzkoako lurraldeari. Fiskaltzak urratsa eman du: auzia bere kabuz ikertzea.
Bilduk dena eraman nahi izan du auzitara, guztiari aurre eginez eta guztien aurka. Orain, Fiskaltzaren jarduera honekin egin du topo ustekabean. Aurki hasiko gara Fiskaltzaren erabakiaren ondorioak ikusten.
Beraz, Hondakinen Foru Arauak jasotzen dituen hondakinen tratamendurako planten eraikuntza burutzeko kontratu guztien galarazpenak zeraman bidea ikusirik, 2013ko martxoaren 27an, Hondakinen Partzuergoko Batzarrean EAJ-PNV-k dituen ordezkariek idazki bana bidali zizkien bai Hondakinen Partzuergoko lege-aholkulariari bai GHK-ko Administrazio Kontseiluaren Idazkariari, non berehala agiri bat bidaltzeko eskatu zieten honako argibide hauek aletuz:
- Banketxeekin, Ingeniaritza-etxeekin eta esleipedun UTEarekin hitzartutako eta indarrean dauden kontratuak haustea.
- Kontatuen haustura horien ondoriozko erantzukizun guztiak.
- Haustura horien erantzule diren pertsona fisikoak.
- Haustura horiei eta beren ondorioei buruzko ohartarazpenak, legelari idazkariek eginak, bai aurrekoek bai gaur egungoek. Jakin badakigu badaudela hainbat ohartarazpen.
Bien erantzunek, apirilaren 17an, zera diote: argibide horiek Partzuergoaren presidenteari eskatu behar zaizkiola.
Hala, apirilaren 24ean, Partzuergoaren presidenteari, Juan Karlos Alduntzini idazki bat bidali zitzaion, aipatutako galdera berak eginez.
Gaur gaurkoz ez da erantzunik jaso eskatutako argibideei buruz.
Are gehiago, Bilduk, PPrekin batera, galarazi egin zuten atzo (2013-7-18) EAJk Batzar Nagusietan eskatutako Iñaki Errazkin Ingurumen foru-diputatuaren agerraldia, esleitutako lanak nolatan geldiarazi dituzten azal zezan. Zerbait al dauka isilpean gordetzeko?
Esleipenak, sinatutako kontratuak, Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko irtenbidea dira, Foru Arau bidez jasoak eta Batzar Nagusietan onartuak, eta Arau horrek berretsi egiten du 2002ko PIGRUGa nahiz bere eguneratzea, Aurrerabide Agiria, alegia.
2008an gehiengo zabalez onartutako planaz ari gara, gaur egun indarrean dena eta onetsitako plana betetzeko Batzar Nagusiek behin eta berriz eskatu izan dutena. Partzuergoan eta GHKn Foru Aldundiak dauzkan ordezkariek bizkar eman dioten plana, beti lurralde honetarako onartu ditugun legeak betetzearen aurka.
Partzuergoak aurreko agintaldian hartutako erabakiek beti izan zituzten beharrezko txosten juridikoak, ekonomikoak eta teknikoak: Horiek denak kanpoko behatzaile independienteek babestu dituzte eta prozesu guztiak ikuskatu kontratu, prozedura, lege eta ekonomia aldetik.
Bilduk ezin du gauza bera esan. Ikuskatzaileek nabarmendu zituzten 2011ko txostenean elkartearen gainera zetozen zalantzak, Bilduk agindutako kontratu-etenagatik.
Urte eta erdi inguru da Partzuergoa erabaki politikoak huts-hutsik hartzen ari dela. Ez dauka ez arduradun teknikorik ez ekonomikorik. Bururik gabe dago.
Geldiketaren ondorioak era desberdinekoak izan daitezke. Ekonomikoak, berresten ari direnak, erakundeen kudeaketaz arduratzen hasi orduko zekizkiten Eta elkartearen helburua, hondakinen tratamendurako plantak eraikitzea da, horien artean ezpimarratua, errauskailua.
Egitasmoa baztertzea eta gelditzea, Bilduk bakarrik erabaki du, bere kabuz, ez beste inork (Bildurenak dira GHKren Administrazio Kontseiluko kide guztiak). Bere erabakiak, 60 miloi euro baino gehiagoko galera ekarri du, energia garbia sortzeagatik “prima energetiko” gisa.
Galera horri, beste 64 bat miloikoa erantsi behar zaio, esleipedunei eman beharreko kalte-ordainetan, egitasmoa bertan behera uzteagatik. Bi urte, denbora asko da ezertxo ere egin gabe egoteko.
124 miloi baino gehiago diru asko da, egin beharrekoa ez egiteagatik galdua, hondakinen kudeaketari buruz onartutako konponbidea desegiteagatik botea. Errazkin diputatuaren arabera, gipuzkoar bakoitzak bere poltsikotik ordainduko duena, zabor-tasen bidez.
Eta Bildu, oraindik egitasmorik gabe Gipuzkoarako. Ez behintzat inorekin eztabaidatzeko prest dagoen ezer.
Urte eta erdi iraun dezakete gehienera zabortegiek. Eta ez dago Foru Arauak dakartzan planteamenduen ordezkorik.
Atez Atekoaren inposiziora eta kaosera, horraxe darama Bilduren nora ezak. Inposizioa, gaitasun eza, inprobisazioa eta arduragabekeria dira Bilduren nortasun-seinaleak herri-kudeaketan. Azken batean, nahas-mahasa.
Eta erraustegia gelditzearen auzian, kalte-ordainak hitzarmenak ez betetzearen ondorio dira. Eta horrek erantzule bakarra dauka: Bildu.
GIPUZKO BURU BATZARRA
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


