Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2007/07/09
JOSEBA EGIBAR: “DATOZEN BI URTEETAKO INIZIATIBA POLITIKOAK HERRI HONEN ETORKIZUN POLITIKOA ZEHAZTUKO DU”
"Eusko Legebiltzarrak giltzarri politikoak eta legealdi amaiera arteko bidai orria ezarriko du irailean eta EAJk giltzarri horiekin bat etorriz jokatuko du", gaineratu du.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Joseba Egibar, GBBko presidenteak, EAJ eta EAren gestioak Gipuzkoako Diputazioan bide kontinuista izango duela nabarmendu du. Egibarrek adierazi bezala, "gehiengoak, direnak direla ikusita, negoziazio eta elkarrizketarako garaia zabaltzen da". GBBko presidenteak Ezker Batua eta Aralarrekin akordioetara heltzeko azken unerarte izan dituzten negoziazio iraunkorrak azaldu ditu. Zentzu horretan, "EAJ-PNVren asmoa lau alderdiko gobernua osatzea zen", argitu du. ANV alderdiarekin izan beharreko harremanetaz sortu den auziaz, bestalde, Joseba Egibarrek "interesdun polemika" dela azpimarratu du. "EAJ-PNVk eta Markel Olanok berak ere eragile polítiko guztiekin harremanak mantentzearen aldeko bere asmoa aho bete agertu dute, bai Batzar Nagusietan ordezkaritza dutenekin eta baita ordezkaritza ez dutenekin ere", azaldu du. Joseba Egibarrek aitortu duenez, "egoera paradoxikoa da. Zatikako legez kanporatze honek desorekak dakartza eta, egoeraren aurrean, irudimena erabili behar da. ANVk gobernatzen dituen udalen arteko eta Diputazioen arteko harremana existitu egin behar da", gehitu du.
Joseba Egibarrek Euskal Herriaren etorkizun politikoari begira datozen bi urteotako garrantzia azpimarratu nahi izan du. Zentzu honetan, "Lehendakariaren jokaera funtsezkoa izango da", zehaztu du. "Lanean jarduteko bi urte ditu eta EAJ-PNVren eragile onena da", adierazi du Egibarrek. Eusko Legebiltzarreko EAJ-PNVren bozeramailearen ustez, "2008-2009 urteek Herri honetako etorkizun politikoa zehaztuko dute eta irailean legealdi amaiera arteko proiektuak aurrera aterako dira, beti ere, bi oinarriren pean: batetik, kudeaketa publiko eraginkor eta aurrerakoia, eta, bestetik, eremu politikoan, bake eszenatoki baten bilaketa eta euskal gatazka politikoaren konponbiderako Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen oinarria". Egibarrek azpimarratu bezala, "ETAren ekintzak kontuan hartu gabe, dinamika politikoak aurrera jarraitu egin behar du eta ekimen politikoak ez du etenik izan behar". Honen harira, "Hirukoak bere lidergo gaitasuna erakutsi behar du eta legealdi amaiera arte bide orria zehaztu behar du", aurreratu du. "Iniziatiba politikodun eszenatoki berria eratu behar da, ETA bide politikoetatik sartzea eragiten duena eta, gatazka politikoaren konponbide bidean, gainontzeko eragile politikoak pausuak eman eta neurriak har ditzatela eragiten duena", azaldu du Egibarrek.
EBBko berritze prozesuari dagokionez, bestalde, GBBko presidenteak prozesua martxan dagoela gogoratu du. Joseba Egibarren arabera, "txostenak definitzea falta da eta urritik aurrera gerta daitekeenaren neurria emango dute hauek". Era berean, Eusko Legebiltzarreko EAJ-PNVren bozeramaileak, EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrak irailean ezarriko dituen giltzarriekin bat etorriz jokatuko duela argitu du.
Nabarmenak...
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
Zarautz
2026/05/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


